Albisteak


1 - 12 - 64 elementuak

Europaren Astea

Europaren Astea

Ostirala, 22 de Apirila de 2022

Maiatzaren 9tik 13ra bitartean Europaren Astea ospatuko da. Horren ondorioz, hainbat gai interesgarritako ekitaldiak eginen dira, hala nola osasunari, turismoari edo digitalizazioari lotutakoak. Ekitaldi horiek Iruñean eta Nafarroako beste herri batzuetan eginen dira, bai aurrez aurre, bai modu hibridoan. Webgune honetan ikus ditzakezu, eta horietan izena eman.

JRC, BEPA eta EGVIAfor2ZEROren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena, baterien teknologiari eta probei buruzkoa

JRC, BEPA eta EGVIAfor2ZEROren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena, baterien teknologiari eta probei buruzkoa

Osteguna, 21 de Apirila de 2022

2022ko martxoaren 29an, Bruselako H2020RTR21 konferentzian, Bernard Magenhann Europako Batzordeko Ikerketa Zentro Bateratuaren (JRC) zuzendari nagusi albokoak, Stephan Neugebauer 2Zero elkarterako Ibilgailu Berdeen Ekimenen Europako Elkarteko (EGVIAfor2Zero) presidenteak eta Michael Lippert Batteries European Partnership Association-eko (BEPA)  presidenteak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, baterien teknologien, baterien proben eta jasangarritasunaren ebaluazioaren arloetan ikuspegi berriak identifikatu eta garatzeko asmoz.

Continental-ek PET botila birziklatuen plastikoz egindako lehen pneumatikoak merkaturatu ditu.

Continental-ek PET botila birziklatuen plastikoz egindako lehen pneumatikoak merkaturatu ditu.

Asteazkena, 20 de Apirila de 2022

Continentalek iragarri du birziklatutako poliesterrezko hariz fabrikatutako lehen pneumatikoak merkaturatu dituela; hari hori tarteko prozesu kimikorik gabe erabili diren PET plastikozko botiletatik lortzen da. Material berriak guztiz ordezten du poliester konbentzionala pneumatikoen karkasan. Autoetarako pneumatikoen sorta estandar batek 40 bat PET botila birziklatu erabiltzen ditu, enpresak komunikatu batean zehaztutakoaren arabera.

Erregai-pilak dituzten ibilgailuen sektorea bultzatzea

Erregai-pilak dituzten ibilgailuen sektorea bultzatzea

Asteartea, 19 de Apirila de 2022

Erregai fosiletan oinarritutako garraiotik mugikortasun modu ekologikoagoetarako trantsizioaren funtsezko alderdi bat izanen da ibilgailu elektrikoak hedatzea, ohiko ibilgailu kutsatzaileak ordezteko. Jakina, funtsezkoa da, ingurumen errendimendu handia eskaintzeaz gain, ibilgailu horiek fidagarriak eta errentagarriak izatea. Erregai-pilen teknologiak hidrogenoa eta oxigenoa konbinatzen ditu motor elektriko bat bultzatzeko, eta etorkizun handiko aukera da.

EBk Errusiaren aurkako neurri murriztaileen bosgarren multzoa adostu du

EBk Errusiaren aurkako neurri murriztaileen bosgarren multzoa adostu du

Asteartea, 12 de Apirila de 2022

Ukrainaren eta hango herritarren aurkako eraso basatiari erantzuteko, Errusiaren aurkako neurri murriztaileen bosgarren multzoa onartu du Europako Batzordeak. Zehapen horiek, aurreko lau multzoetako neurriekin batera, lagungarriak izanen dira Kremlinen gaineko presio ekonomikoa areagotzeko eta Ukrainako inbasioa finantzatzeko duen gaitasuna ahultzeko. Neurri berrien artean, esportazioaren debeku espezifikoak eta inportazioaren debekuen hedapena nabarmentzen dira.

Batzordeak merkatuaren zaintza indartu du: laborategi berriak ireki dira ibilgailu motordunen emisioen probak egiteko

Batzordeak merkatuaren zaintza indartu du: laborategi berriak ireki dira ibilgailu motordunen emisioen probak egiteko

Asteazkena, 6 de Apirila de 2022

Batzordeak bi laborategi berri inauguratu ditu, Batzordeak Ispran (Italia) duen Ikerketa Zentro Bateratuaren (JRC) barnean. Horiei esker, Batzordeak ahalmen handiagoa izanen du EBko merkatuan automobilen isurien probak egiteko. Horrek lagunduko dio Batzordeari ibilgailuek isuriei buruzko EBko araudia betetzen duten zehazten, eta ibilgailuen merkatua zaintzeko gaitasuna hobetuko da.

Herritarrak hiriko garraio politikaren gidari bihurtzea

Herritarrak hiriko garraio politikaren gidari bihurtzea

Astelehena, 4 de Apirila de 2022

WeCount herritarren zientziako proiektu bat da, Europako funtsekin finantzatua, eta haren helburua izan zen herritarrei aukera ematea politikak egiteko prozesu bati ekiteko, sentsore automatizatu baten bidez trafikoaren datuak bil zitzaten. Helburuak ziren herritarrak gaitzea, trafikoaren datuak biltzeko eta aztertzeko bitartekoak ematea, eta tokiko mugikortasun arazoak konpontzeko irtenbideak sortzea.

EBko 2022ko Aste Berdea

EBko 2022ko Aste Berdea

Astelehena, 4 de Apirila de 2022

EBko Aste Berdea aukera bat da urtero Europako ingurumen politika eztabaidatzeko arduradun politikoekin, ingurumen arduradun nagusiekin eta Europan eta Europaz haraindi dauden alderdi interesdunekin. Aurtengo edizioak Europako Itun Berdea du ardatz, hau da, EBren hazkunde jasangarri eta eraldatzailearen estrategia, Europa 2050erako klimatikoki neutroa izan dadin eta baliabideak modu eraginkorrean erabil ditzan. EBko 2022ko Aste Berdea 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 5era izanen da.

Europako Inbertsio Funtsa eta Resilience Partners-ek Resilience Partners Fund II abian jarri dute, ETEen hazkundea babesten jarraitzeko.

Europako Inbertsio Funtsa eta Resilience Partners-ek Resilience Partners Fund II abian jarri dute, ETEen hazkundea babesten jarraitzeko.

Astelehena, 21 de Martxoa de 2022

Europako Inbertsio Funtsa eta Resilience Partners (zor pribatuko enpresa bat da) elkarlanean hasi dira finantza-laguntza eta malgutasuna emateko Espainiako eta Europako hazkunde handiko ETEei. Finantza-beharrak dituzten enpresen eskaera handia dela-eta, Resilience Partners Fund II, SCA, SICAR-ek lehen eragiketa itxi du eta enpresa horiek finantzatzeko 150-200 milioi euro mobilizatzea espero du.

Estatuko laguntzak: Batzordeak 2.900 milioi euroko laguntza araubidea onartu du Espainiarentzat, energia-kontsumo handia duten enpresak zeharkako emisioen kostuengatik konpentsatzeko.

Estatuko laguntzak: Batzordeak 2.900 milioi euroko laguntza araubidea onartu du Espainiarentzat, energia-kontsumo handia duten enpresak zeharkako emisioen kostuengatik konpentsatzeko.

Astelehena, 21 de Martxoa de 2022

Europako Batzordeak, EBko estatuetako laguntzei buruzko arauekin bat etorriz, Espainiako araubidea onartu du. Araubide horren aurreikusitako aurrekontua 2.900 milioi eurokoa da. Araubide horren bidez, energia-kontsumo handia duten enpresak partez konpentsatu nahi dira, zeharkako isurien kostuen ondoriozko elektrizitate-prezioen igoeragatik, EBko isuri eskubideen merkataritza araubidearen esparruan. 2021 eta 2030 bitartean elektrizitatea sortzeko kostuen igoeraren zati bat ordainduko dute araubide horrekin.

Lehiaren defentsa: Batzordea ikuskapenak egiten ari da automobilgintzaren sektorean, aldez aurretik abisatu gabe

Lehiaren defentsa: Batzordea ikuskapenak egiten ari da automobilgintzaren sektorean, aldez aurretik abisatu gabe

Osteguna, 17 de Martxoa de 2022

2022ko martxoaren 15ean, Europako Batzordeak ikuskapenak egin zituen, aldez aurretik abisatu gabe, hainbat estatu kidetan kokatutako automobilgintzaren sektoreko enpresa eta elkarte aktiboen lokaletan. Aldi berean, Batzordeak informazio eskaera formalak bidali dizkie automobilaren sektorean aktiboak diren hainbat enpresari. Batzordea kezkatuta dago zenbait enpresa eta elkarterekin, EBko monopolioaren aurkako arauak urratu dituztelakoan, kartelak eta merkataritza jarduera murriztaileak debekatzen dituztenak.

Brexitera egokitzeko erreserba: Batzordeak 2.000 milioi euroko aurrefinantzaketa onartu du hamabi estatu kiderentzat

Brexitera egokitzeko erreserba: Batzordeak 2.000 milioi euroko aurrefinantzaketa onartu du hamabi estatu kiderentzat

Astelehena, 14 de Martxoa de 2022

Batzordeak 2.000 milioi euro baino gehiago ordaintzea onartu du, Brexitera Egokitzeko Erreserbaren esparruan, hamabi estatu kiderendako. Erabaki horren arabera, 2022ko martxoaren amaierarako 819,2 milioi euro jarriko dituzte erabilgarri, eta gainerakoa, beranduenez, 2023ko apirilean. Finantzaketak Brexit-ak ekonomian eta estatu kideetako eskualdeetan duen eragina arintzen lagunduko du, eskualdeei eta sektore ekonomikoei laguntza emanez, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako neurrien bidez, enplegua sortu eta babesteko.