Albisteak


1 - 12 - 59 elementuak

Europaren Astea

Europaren Astea

Ostirala, 22 de Apirila de 2022

Maiatzaren 9tik 13ra bitartean Europaren Astea ospatuko da. Horren ondorioz, hainbat gai interesgarritako ekitaldiak eginen dira, hala nola osasunari, turismoari edo digitalizazioari lotutakoak. Ekitaldi horiek Iruñean eta Nafarroako beste herri batzuetan eginen dira, bai aurrez aurre, bai modu hibridoan. Webgune honetan ikus ditzakezu, eta horietan izena eman.

NAZIOARTEKO 4.  #WASTEINPROGRESS FOROA

NAZIOARTEKO 4. #WASTEINPROGRESS FOROA

Asteazkena, 20 de Apirila de 2022

#Wasteinprogress Hondakinen Nazioarteko Foroa Gironara etorriko da berriro maiatzaren 18tik 20ra. Laugarren edizio honetan, bereziki aztertuko da zer eginkizun duten gai organikoek hondakinak biltzeko eredu berrietan. Halaber, honako gai hauek landuko dira, besteak beste: sorreraren araberako ordainketa sistemak, identifikazio eta indibidualizazio elementuak, eta gai organikoen kudeaketari lotutako arazoak, kontuan hartuta gai organikoak direla udal hondakinetako multzo handiena.

Albaitaritzako Sendagaien Batzordeak 2022ko apirilean egindako bileraren puntu nabarmenak

Albaitaritzako Sendagaien Batzordeak 2022ko apirilean egindako bileraren puntu nabarmenak

Asteazkena, 20 de Apirila de 2022

Bilera horretan, Batzordea aldaketa baten alde agertu zen aho batez, baina, horretarako, ebaluazioa aplikatu behar da Purevax RC, Purevax RCP FeLV, Purevax RCCPh FeLV, Purevax RCPCh, Purevax RCPCh eta Purevax RCP produktuen kalitatearekin lotutako aldaketei dagokienez. Gainera, besteak beste, Batzordeak II. motako aldaketen eskaeretarako irizpen positiboak onetsi zituen adostasunez, Bonqat (taldekatuak), NexGard Spectra, Rabitec (taldekatuak) eta Suprelorin produktuen kalitatearekin lotutako aldaketei dagokienez.

Batzordeak krisi-neurrien bigarren sorta proposatu du arrantza eta akuikultura sektoreei laguntzeko

Batzordeak krisi-neurrien bigarren sorta proposatu du arrantza eta akuikultura sektoreei laguntzeko

Asteartea, 19 de Apirila de 2022

Batzordeak 2014-20 aldiko Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren lege aldaketa bat egitea proposatu du gaur. Aldaketa horri esker, krisi-neurri gehigarriak hartzen ahalko lirateke, EBko arrantzaren eta akuikulturaren sektoreei laguntzeko Errusiak Ukraina inbaditu duen honetan. Barnean hartzen du finantza-konpentsazio bat, ondoko arrazoiengatik: kostu handiagoak, diru-sarreren galera eta produktuak biltegietan utzi beharra, eta zenbait tokitan arrantza jarduerak aldi baterako gelditzea, egun seguruak ez izateagatik.

Euriteek zehazten dute lehorteak eta bero-boladak batera gertatzea

Euriteek zehazten dute lehorteak eta bero-boladak batera gertatzea

Asteartea, 19 de Apirila de 2022

Lurra berotzearen ondorioz, muturreko fenomeno meteorologikoak maizago gertatuko dira klima bero edo lehorretan. Baina, nola gerta daitezke aldi berean lehorteak eta bero-boladak, eta zer eginkizun dute prezipitazioek fenomeno horretan? Europar Batasunak babestutako azterlan berri batek agerian utzi du, planetaren tenperatura 2° C igota, batez besteko prezipitazioaren joerek zehazten dutela lehorteak eta bero-boladak batera gertatzeko maiztasuna.

FOODRUSen inkesta berria, elikagaiak alferrik galtzearen aurrean prebentzio-jardunbide onenak identifikatzeko

FOODRUSen inkesta berria, elikagaiak alferrik galtzearen aurrean prebentzio-jardunbide onenak identifikatzeko

Asteazkena, 13 de Apirila de 2022

FOODRUS proiektuak inkesta bat abiarazi du elikagaien galerei eta xahuketari buruzko datuak biltzeko eta galera horiek mugatu ditzaketen estrategia berriak identifikatzeko. Diseinatu da negozio-jabeendako zein enpresetako langileendako. Helburua da sinbiosi komertzialerako eta fluxu zirkularretarako aukerak identifikatzea, elikagaien galera eta xahuketa prebenitzeko eta balioztatzeko praktikak hautematea, eta elikagaien galera eta galera sortzeari buruzko datuak biltzea.

EBk Errusiaren aurkako neurri murriztaileen bosgarren multzoa adostu du

EBk Errusiaren aurkako neurri murriztaileen bosgarren multzoa adostu du

Asteartea, 12 de Apirila de 2022

Ukrainaren eta hango herritarren aurkako eraso basatiari erantzuteko, Errusiaren aurkako neurri murriztaileen bosgarren multzoa onartu du Europako Batzordeak. Zehapen horiek, aurreko lau multzoetako neurriekin batera, lagungarriak izanen dira Kremlinen gaineko presio ekonomikoa areagotzeko eta Ukrainako inbasioa finantzatzeko duen gaitasuna ahultzeko. Neurri berrien artean, esportazioaren debeku espezifikoak eta inportazioaren debekuen hedapena nabarmentzen dira.

EBko 2022ko Aste Berdea

EBko 2022ko Aste Berdea

Astelehena, 4 de Apirila de 2022

EBko Aste Berdea aukera bat da urtero Europako ingurumen politika eztabaidatzeko arduradun politikoekin, ingurumen arduradun nagusiekin eta Europan eta Europaz haraindi dauden alderdi interesdunekin. Aurtengo edizioak Europako Itun Berdea du ardatz, hau da, EBren hazkunde jasangarri eta eraldatzailearen estrategia, Europa 2050erako klimatikoki neutroa izan dadin eta baliabideak modu eraginkorrean erabil ditzan. EBko 2022ko Aste Berdea 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 5era izanen da.

Nekazaritza jasangarrirako bioestimulatzaileak

Nekazaritza jasangarrirako bioestimulatzaileak

Ostirala, 1 de Apirila de 2022

Bioestimulatzaileak berriak dira eta gero eta eskuragarriago daude, baina oraindik ez ditugu erabat ulertzen. INBIOS talde operatibo italiarrak helburutzat hartu du produktu horiek probatzea erabakiak hartzen laguntzen duten erreminta-ereduekin batera eta laborantza-sistema berritzaileekin batera. Estrategia osagarri horiek landareen defentsa naturalak indartu beharko lituzkete, baita produktu fitosanitarioen erabilera murriztu ere, eta orobat handituko beharko lukete estres hidrikoari eta klima-aldaketaren beste ondorio batzuei aurre egiteko erresistentzia.

Plastikoen eragina lurzoruaren osasunean eta nekazaritzako produktibitatean

Plastikoen eragina lurzoruaren osasunean eta nekazaritzako produktibitatean

Ostirala, 1 de Apirila de 2022

MINAGRIS Horizonte 2020 programaren proiektu berriak 11 kasu-azterketa ezarriko ditu Europa osoan, plastikoek lurzoruaren osasunean eta nekazaritzako produktibitatean duten eragina ikertzeko. Proiektuak tresnak eta gomendioak emanen dizkie nekazariei eta interesa duten gainerako alderdiei, nekazaritzan plastikoa modu jasangarrian erabiltzeko, bai etxaldeetan eta bai alorretan, elikadura-sistema seguruak eta ekonomikoki bideragarriak bermatzeko Europan.

Batzordeak krisi-neurriak abiarazi ditu arrantza- eta akuikultura-sektoreak diruz laguntzeko

Batzordeak krisi-neurriak abiarazi ditu arrantza- eta akuikultura-sektoreak diruz laguntzeko

Osteguna, 31 de Martxoa de 2022

Batzordeak krisi-neurri berriak abiarazi ditu arrantza- eta akuikultura-sektoreei laguntzeko Ukraina Errusiak inbaditu duen honetan. Arau horiek berehalako laguntza emanen diete arrantzako, akuikulturako eta itsas elikagaien eraldaketako sektoreetako operadoreei, finantza-konpentsazio baten bidez, haien galera ekonomikoengatik eta kostu gehigarriengatik. Eta, era berean, "Biltegiratzerako laguntza" ekoizleen elkarteei.