Europako Batzordeak, estatu-laguntzei buruzko EBko arauei jarraikiz, Espainiaren eta Portugalen neurri bat onartu du, 8 400 milioi eurokoa, merkatu iberikoan elektrizitatearen handizkako prezioak murrizteko, erregai fosilez elikatutako zentral elektrikoen intsumoen kostua gutxituz.
Batzordeak lantalde bat sortu du bere Energia Zuzendaritza Nagusiaren barnean, EBko Energiaren Plataformari laguntzeko eta horniduraren dibertsifikazioko REPowerEU helburua inplementatzeko. Europako Kontseiluak 2022ko martxoan agindu bezala, Batzordeak eta estatu kideek EBko Energiaren Plataforma ezarri dute, EBrako energia-hornidura bermatu behar duten neurriak koordinatzeko, gasbideko gasaren, GNLaren eta hidrogenoaren borondatezko erosketa komuna ere tartean dela.
Batzordeak proposamenen deialdi bat egin du EBko mugaz gaindiko energia-azpiegituraren proiektu giltzarrietarako, «Europa Konektatu» (Energia) mekanismoaren esparruan. Deialdiak EBren helburu honi laguntzen dio: EB osoan energia sistemaren erresilientzia handitzea, Errusiako erregai fosilekiko dugun mendekotasuna pixkanaka desagertzeko, 2030a baino askoz ere lehenago.
Europako funtsekin finantzatzen den FineFuture proiektuko taldea teknologia berritzaileak lantzen ari da, gradu altuko partikula meheak berreskuratzeko tasa altuetan, etorkizunean material ultrafin baliotsuak ez baztertzeko. Prozesu horretan, nahi den materialaren partikulak aire burbuilei lotzen zaizkie, eta bitsa gisa berreskuratzen dira. Ikerlariak bide onetik doaz egungo metodoen aldean errendimendu handiagoa dutenak eskaintzeko: % 20 energia gutxiago eta % 30 ur gutxiago.
Metal zilarreztatu eta arina, baina sendoa eta korrosioarekiko erresistentea izateagatik balio handia badu ere, aluminioak muga handi bat du ekoizpenean: lohi gorria, formalki “bauxita-hondakina” izena hartzen duena. Ikerlariak bauxita-hondakinak balorizatzen dituzten teknologiak probatzen ari dira, hondakin gisa deuseztatzea beharrezkoa izan ez dadin.
Teknologia ekologikoei estu lotuak daudenez eta aplikazio teknologiko askorentzat funtsezkoak direnez, platinoaren taldeko metalek inoiz baino eskari handiagoa dute. Europako funtsekin finantzatutako PLATIRUS proiektuaren barruan, teknologia berritzaileak, errentagarriak, eraginkorrak eta jasangarriak garatu ziren, erabilitako katalizatzaileen, meatzaritzaren eta hondakin elektronikoen platinoaren taldeko metalak berreskuratzeko.
Errusiak Ukraina inbaditu duela ikusita, 'REPowerEU' planak arreta jartzen du 2030a baino lehen Europa Errusiako erregai fosiletatik independizatzeko moduetan, gasetik hasita. EBko energia sistemaren erresilientzia areagotzeko, Batzordeak bi aldetatik ekitea proposatu du, eta adierazi du biometano-maila handiagoak lortzea dela funtsezko zutabeetako baten zatia. Horregatik, Europako Batzordeak Europan ekoizten den biometanoa bikoiztu nahi du 2030erako: 35 mila milioi metro kubiko urtean.
EB lanean ari da C motako USBa izan dadin gailu elektroniko txikien karga komuneko estandarra. Europako Parlamentuko Barne Merkatuaren eta Kontsumitzaileen Babesaren Batzordeak Europako Batzordearen proposamen bat babestu du, telefono mugikorretarako eta beste gailu elektroniko txiki batzuetarako (tabletak, liburu elektronikoen irakurgailuak, kamera adimendunak eta gailu elektroniko eramangarriak) kargagailu berdina ezartzeari buruzkoa.
Maiatzaren 9tik 13ra bitartean Europaren Astea ospatuko da. Horren ondorioz, hainbat gai interesgarritako ekitaldiak eginen dira, hala nola osasunari, turismoari edo digitalizazioari lotutakoak. Ekitaldi horiek Iruńean eta Nafarroako beste herri batzuetan eginen dira, bai aurrez aurre, bai modu hibridoan. Webgune honetan ikus ditzakezu, eta horietan izena eman.
Erronka handia da energia banaketa fidagarria bermatzea munduko eskari gero eta handiagoei erantzuteko, eta, gainera, erronka zaildu egiten da aldizkako energia iturri berriztagarrien proportzio gero eta handiagoa integratu beharragatik. UNITED-GRID proiektuak, Europako funtsekin finantzatuta dagoenak, behar horiei heldu die. Taldeak teknologia fisiko zibernetiko integratuak garatu ditu, etorkizuneko banaketa sare adimendunen funtzionamendua ziurtatzeko eta optimizatzeko.
Energia hidraulikoaren arloko kudeatzaileei, planifikatzaileei eta arduradun politikoei erronka horiei aurre egiten laguntzeko asmoz, Europako funtsekin finantzatutako HYPOS proiektuak lineako tresna bat garatu du, sedimentuen kudeaketa eraginkorra ahalbidetzen duten erabakiak hartzen laguntzeko. Tresna hori lurreko behaketarako atari bat da, «HYPOS eoPortal» izenekoa, eta, satelite bidezko puntako teknologiei esker, ingurumena eta inbertsioa zaintzen eta planifikatzen laguntzen du.
Danimarkako Norden ontzi konpainiak karbono bidezko bioerregai neutroaz nabigatzeko aukera eskaini die hornikuntza kateak deskarbonizatu eta ingurumen inpaktua murriztu nahi duten bezeroei. Norden-ek planteatzen du karbonozko emisiorik gabeko itsas garraiorako trantsizioa egitea 2050erako. Bioerregaiez nabigatzea da trantsizio horren parte gisa aurten abiaraziko den karga produktu ekologikoen sorta bateko lehena, eta zero emisio garbien helburua beteko du.