Albisteak


13 - 24 - 127 elementuak

Hesteetako gaixotasun inflamatorioaren jarraipena hobetzea

Hesteetako gaixotasun inflamatorioaren jarraipena hobetzea

Astelehena, 11 de Uztaila de 2022

Bosgarren zentro kliniko batek Europako funtsekin finantzatutako EUPHORIA proiektuan ikertzen laguntzen du, hesteetako gaixotasun inflamatorioaren jarraipen ez-inbaditzaileari buruz. Endoskopiaren ordez erabiltzen diren eta hain desatseginak ez diren aukeretako bat da espektro anitzeko tomografia optoakustikoa, irudi bidezko diagnostiko metodo berri bat, hesteetako gaixotasun inflamatorioaren jarraipen sinple, azkar eta ez-inbaditzailea egitea ahalbidetzen duena. Proiektuak azterketa bat egiten du, helburu duena espektro anitzeko tomografia optoakustikoak hesteetako gaixotasun inflamatorioaren jarduera neurtzeko duen gaitasuna ebaluatzea pazienteengan.

Batzordeak Europako Berrikuntza Agenda berria aurkeztu du, berrikuntzaldi berria gidatzeko

Batzordeak Europako Berrikuntza Agenda berria aurkeztu du, berrikuntzaldi berria gidatzeko

Astelehena, 11 de Uztaila de 2022

Batzordeak Europako Berrikuntza Agenda berria onartu du, teknologia sakonaren eta sortzen ari diren enpresen berrikuntza-bolada berriaren abangoardian kokatzeko Europa. Teknologia berriak garatzen lagunduko dio Europari, erronka sozial larrienei aurre egiteko, bai eta teknologia horiek merkatuan sartzen ere. Europak izan nahi du leku bat zeinetan teknologia sakonaren berrikuntzak aurrera eginen duen eta kontinente osoan irtenbide berritzaile iraultzaileak sortuko diren, munduko gainerako herrialdeek non inspiratu izan dezaten.

Imanen bidez tumoreetara zelula immunitarioak erakartzea

Imanen bidez tumoreetara zelula immunitarioak erakartzea

Astelehena, 4 de Uztaila de 2022

Minbiziari aurre egiteko immunitate-sistema baliatzea ez da kontzeptu berria. Saiakuntza kliniko askok frogatu dute minbiziaren aurkako immunitate-sistema esnatzearen edo modulatzearen ahala, zitozinak, antigorputzak eta immunitate-zelulak erabiliz. Minbizirako T linfozito espezifikoak erabiltzen dituzten azterketek, neoplasia hematikoen aurkako antigenoarentzat T linfozitoak eta hartzaile kimerikoa adierazteko diseinatutakoek, aldeko emaitza klinikoak sortu dituzte.

Europako eskualdeko osasun-zerbitzuek arreta-eredu integratuak hartu behar dituzte COVID-19aren ondorengo egoera kudeatzeko

Europako eskualdeko osasun-zerbitzuek arreta-eredu integratuak hartu behar dituzte COVID-19aren ondorengo egoera kudeatzeko

Ostirala, 1 de Uztaila de 2022

COVID-19aren ondorengo egoera baldintza berria denez, ikerketak zerbitzuaren zati integrala izan behar du. Gainera, garrantzitsua da etengabe kuantifikatzea COVID-19aren ondorengo egoera, aldaera berriak sortu ahala, txertoa hartu duten pertsonak infektatu ahala edo txertatu gabeak berriz infektatu ahala. OMEren Rehabilitation 2030 planak ohartarazi du munduan errehabilitazio-beharra bete gabe dagoela, eta hori funtsezkoa da osasun-estaldura unibertsalerako

Batzordeak estrategia berri bat abiarazi du, barne-eraldaketa digitala bultzatzeko.

Batzordeak estrategia berri bat abiarazi du, barne-eraldaketa digitala bultzatzeko.

Ostirala, 1 de Uztaila de 2022

Batzordeak estrategia digital berri bat onetsi du, “Hurrengo Belaunaldiko Batzorde Digitala” lelopean. Estrategia korporatibo horrek administrazio arinago eta digitalki eraldatuago baterako ikuspegia ezartzen du, EBren lehentasun estrategikoak lortzen lagunduko duena, Europako Hamarkada Digitala eta Europako Itun Berdea barne. Pertsonen, prozesuen, datuen eta teknologiaren arteko interakzio arinak Batzorde erabat digitalizatua ekarriko du.

Klimaren aldeko ekintza, osasun publikoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren bidez: EBko osasun-politikaren plataformari buruzko baterako adierazpena

Klimaren aldeko ekintza, osasun publikoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren bidez: EBko osasun-politikaren plataformari buruzko baterako adierazpena

Ostirala, 1 de Uztaila de 2022

“Klimaren aldeko ekintza, osasun publikoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren bidez” izeneko azken baterako adierazpena argitaratu da, ASPHERek zuzendutakoa EBko osasun-politikaren plataforman. EUPHAk adierazpen egoki horren alde egin du. Adierazpen horren arabera, premiazkoa da osasunaren sektorean egokitzeko eta klima-aldaketa arintzeko lan egitea, hezkuntzan eta prestakuntzan oinarrituta.

Tximino-baztangaren agerraldiari erantzuteko txertoak entregatzen hastea

Tximino-baztangaren agerraldiari erantzuteko txertoak entregatzen hastea

Ostirala, 1 de Uztaila de 2022

Joan den astean, Europako Batzordearen Osasun Larrialdien aurrean Prestatzeko eta Erantzuteko Agintaritzak erositako lehen txerto-dosiak entregatzen hasi ziren, tximino-baztangaren egungo agerraldiaren aurrean erreakzionatzeko. 109.090 dosi eskuratu dira eta, horietatik, 5.300 dosi iritsiak dira jada Espainiara. Hurrengo aste eta hilabeteetan aldian-aldian eginen diren entregetako lehena da, estatu kide guztiak egungo agerraldiari erantzuteko prest egon daitezen.

Medikuei laguntzeko aplikazioa, leuzemia duten pazienteak artatu behar dituztenean

Medikuei laguntzeko aplikazioa, leuzemia duten pazienteak artatu behar dituztenean

Ostirala, 1 de Uztaila de 2022

Kopenhageko Unibertsitateko ikertzaileek eta Rigshospitalet-eko medikuek aplikazio bat garatu dute, medikuek leuzemia duten pazienteekin erabaki hobeak har ditzaten laguntzeko. Ikertzaileek 1,3 milioi daniarren odola zuen datu-multzo bat aztertu zuten, eta horietatik 1.123k leuzemia linfozitiko kronikoa (LLC) zuten. Bost urteren buruan, leuzemia linfozitiko kronikoa duten pazienteen % 25ek infekzio larria garatuko dute edo tratamendu goiztiarra beharko dute leuzemia linfozitiko kronikorako. Helburu nagusietako bat, beraz, linfozitoen zenbaketan denboran zehar izandako aldaketa aztertzea zen.

Teknika genomiko batek farmakoen garapena irauli du egun batean antibiotikoekiko erresistentzia zehazten baitu

Teknika genomiko batek farmakoen garapena irauli du egun batean antibiotikoekiko erresistentzia zehazten baitu

Astelehena, 20 de Ekaina de 2022

Orain dela berrogeita hamar urte garatutako antibiotikoen lehen aurre egin ezin ziezaieketen bakterioek beren makineria genetikoa aldatu dute denborarekin, eta horrek kolokan jarri du antibiotikoek gaixotasun infekziosoak kontrolatzeko eta gizakien bizitzak salbatzeko duten gaitasunean dugun konfiantza. Dotazio genetikoan ausazko ukitu txikiak eginda, zientzialariek bakterioen erresistentzia-zantzuak detekta ditzakete berehala, eta horrek erakusten du patogeno batzuek berehala bota dezaketela antibiotikoen defentsa-horma.

Europa Hurbilago programaren 2022ko edizioa

Europa Hurbilago programaren 2022ko edizioa

Osteguna, 16 de Ekaina de 2022

Aurten, 2022an, Europa Hurbilago programaren laugarren edizioa eginen da Nafarroan. Programa Enterprise Europe Network (EEN) erakundeak sustatzen du Nafarroan, eta Nafarroako Unibertsitatea eta Nafarroako Industriaren Elkartea dira ordezkariak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiarekin eta Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzarekin lankidetzan. Programak aurrez aurreko prestakuntza du, bai eta Bruselarako bidaia bat ere. Aldez aurreko prestakuntza irailaren 6an izanen da, eta Bruselarako bidaia 2022ko irailaren 13tik 15era. Esteka honetan, izena emateko formularioa duzu, eta ekainaren 30a baino lehen bete behar duzu.

Metalez estal al ditzakegu pertsona baten hezurrak sendo-sendoak izan daitezen?

Metalez estal al ditzakegu pertsona baten hezurrak sendo-sendoak izan daitezen?

Astelehena, 13 de Ekaina de 2022

Hezurrak konpon daitezke eta, batzuetan, metalezko protesiekin ordeztu. Orduan, zerk eragozten digu eskeleto bat sendotzea? «Errealitatean, posible da hezur bat metalez estaltzea, baina bizirik dagoen hezur batek ez luke bizirik iraunen. Bere ingurune naturalarekin kontaktuan egon behar du», esan du Alisa Buchman-ek. Hezurrek beharrezkoa dute odol-hornidura osasungarria, behar dituzten mantenugaiak eta oxigenoa xurgatzeko, eta, aldi berean, nahi ez dituzten produktuak (karbono dioxidoa, esaterako) kanporatzeko.

Batzordeak Moderna enpresarekin akordio bat erdietsi du entregen egutegia estatu kideen beharretara egokitzeko

Batzordeak Moderna enpresarekin akordio bat erdietsi du entregen egutegia estatu kideen beharretara egokitzeko

Astelehena, 13 de Ekaina de 2022

EBk eta Modernak akordio bat erdietsi dute COVID-19rako txertoak ematea estatu kideen beharretara egokitzen dela bermatzeko. Akordioa oinarri harturik, hasieran 2022ko bigarren hiruhilekorako aurreikusita zeuden dosi batzuk ematea atzeratuko du konpainiak, eta urtean geroago emanen ditu. Etorkizuneko aldaeretara egokituriko txertoak emateko aukera ere emanen du akordioak, Sendagaien Europako Agentziak onetsi ondoren, estatu kideek edozein garapen epidemiologikori erantzun ahal izan diezaioten.