Albisteak


1 - 12 - 29 elementuak

EMAk tximino-baztangaren ondoriozko osasun publikoko larrialdiari emandako erantzuna

EMAk tximino-baztangaren ondoriozko osasun publikoko larrialdiari emandako erantzuna

Ostirala, 29 de Uztaila de 2022

Sendagaien Europako Agentziak (EMA) hainbat ekintza abiarazi ditu tximino-baztangaren agerraldiari erantzuteko. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Osasun Publikoko Nazioarteko Larrialditzat (PHEIC, ingelesezko siglen arabera) jo du. Horixe da, hain zuzen ere, deklaratu den lehenengo PHEIC, EMAk krisien aurrean prestatzeko eta sendagaiak eta gailu medikoak kudeatzeko duen zeregina indartzen duen araudia indarrean jarri zenetik.

EBk Itun Berdearen ingurumen- eta klima-helburuetan egindako aurrerapenak neurtu nahi ditu

EBk Itun Berdearen ingurumen- eta klima-helburuetan egindako aurrerapenak neurtu nahi ditu

Ostirala, 29 de Uztaila de 2022

Batzordeak aurkeztu du, batetik, funtsezko adierazleen zerrenda bat EBren ingurumen- eta klima-helburuak 2030erako lortzeko bidean egindako aurrerapenak gainbegiratzeko eta, bestetik, 2050erako epe luzeko ikuspegi hau: «Ongi bizi, gure planetaren mugen barruan». Alderdi interesdunei eta estatu kideei egindako kontsulta sakonen ondorioz, Ingurumen arloko VIII. Ekintza Programaren jarraipen-esparru berriaren helburua da gardentasuna sustatzea eta Europako herritarrei informazioa ematea EBko klima- eta ingurumen-politikaren eraginari buruz.

REACT-EB: 274,9 milioi euro gehiago, Espainiako eskualdeen susperraldi sozial eta ekonomikoa bultzatzeko

REACT-EB: 274,9 milioi euro gehiago, Espainiako eskualdeen susperraldi sozial eta ekonomikoa bultzatzeko

Ostirala, 29 de Uztaila de 2022

Espainiak 274,9 milioi euro gehiago jaso ditu 2022ko REACT-EB tartetik. Baliabide horiek Espainiako eskualdeen susperraldi ekonomikoa bultzatuko dute, langileei eta enplegu eskatzaileei trantsizio digitalerako eta ekologikorako beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzen lagunduko diete, eta gizarte-sistemetarako sarbidea eta horien funtzionamendua hobetuko dituzte. 137 milioi euro gehitu zaizkio Espainiako Pertsona Behartsuenendako Laguntzen Funtsaren programa operatiboari, eta gainerako baliabideak, 137,9 milioi euro, Europako Gizarte Funtsaren programei.

Batzordeak Europako Berrikuntza Agenda berria aurkeztu du, berrikuntzaldi berria gidatzeko

Batzordeak Europako Berrikuntza Agenda berria aurkeztu du, berrikuntzaldi berria gidatzeko

Astelehena, 11 de Uztaila de 2022

Batzordeak Europako Berrikuntza Agenda berria onartu du, teknologia sakonaren eta sortzen ari diren enpresen berrikuntza-bolada berriaren abangoardian kokatzeko Europa. Teknologia berriak garatzen lagunduko dio Europari, erronka sozial larrienei aurre egiteko, bai eta teknologia horiek merkatuan sartzen ere. Europak izan nahi du leku bat zeinetan teknologia sakonaren berrikuntzak aurrera eginen duen eta kontinente osoan irtenbide berritzaile iraultzaileak sortuko diren, munduko gainerako herrialdeek non inspiratu izan dezaten.

Batzordeak estrategia berri bat abiarazi du, barne-eraldaketa digitala bultzatzeko.

Batzordeak estrategia berri bat abiarazi du, barne-eraldaketa digitala bultzatzeko.

Ostirala, 1 de Uztaila de 2022

Batzordeak estrategia digital berri bat onetsi du, “Hurrengo Belaunaldiko Batzorde Digitala” lelopean. Estrategia korporatibo horrek administrazio arinago eta digitalki eraldatuago baterako ikuspegia ezartzen du, EBren lehentasun estrategikoak lortzen lagunduko duena, Europako Hamarkada Digitala eta Europako Itun Berdea barne. Pertsonen, prozesuen, datuen eta teknologiaren arteko interakzio arinak Batzorde erabat digitalizatua ekarriko du.

Europa Hurbilago programaren 2022ko edizioa

Europa Hurbilago programaren 2022ko edizioa

Osteguna, 16 de Ekaina de 2022

Aurten, 2022an, Europa Hurbilago programaren laugarren edizioa eginen da Nafarroan. Programa Enterprise Europe Network (EEN) erakundeak sustatzen du Nafarroan, eta Nafarroako Unibertsitatea eta Nafarroako Industriaren Elkartea dira ordezkariak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiarekin eta Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzarekin lankidetzan. Programak aurrez aurreko prestakuntza du, bai eta Bruselarako bidaia bat ere. Aldez aurreko prestakuntza irailaren 6an izanen da, eta Bruselarako bidaia 2022ko irailaren 13tik 15era. Esteka honetan, izena emateko formularioa duzu, eta ekainaren 30a baino lehen bete behar duzu.

Batzordeak Espainiako laguntza-erregimen berria onetsi du, 10.000 milioi eurokoa, Errusiak Ukraina inbaditu ondoko testuinguruan enpresei laguntzeko.

Batzordeak Espainiako laguntza-erregimen berria onetsi du, 10.000 milioi eurokoa, Errusiak Ukraina inbaditu ondoko testuinguruan enpresei laguntzeko.

Ostirala, 3 de Ekaina de 2022

Europako Batzordeak 10.000 milioi eurorainoko erregimena onartu du Espainian («berme sistema nazionala») Errusiak Ukraina inbaditu ondoko testuinguruan langile autonomoei eta sektore guztietako enpresei laguntzeko. Batzordeak 2022ko martxoaren 23an onartutako aldi baterako krisi esparruaren arabera onartu da.

Europaren Astea

Europaren Astea

Ostirala, 22 de Apirila de 2022

Maiatzaren 9tik 13ra bitartean Europaren Astea ospatuko da. Horren ondorioz, hainbat gai interesgarritako ekitaldiak eginen dira, hala nola osasunari, turismoari edo digitalizazioari lotutakoak. Ekitaldi horiek Iruñean eta Nafarroako beste herri batzuetan eginen dira, bai aurrez aurre, bai modu hibridoan. Webgune honetan ikus ditzakezu, eta horietan izena eman.

EBk Errusiaren aurkako neurri murriztaileen bosgarren multzoa adostu du

EBk Errusiaren aurkako neurri murriztaileen bosgarren multzoa adostu du

Asteartea, 12 de Apirila de 2022

Ukrainaren eta hango herritarren aurkako eraso basatiari erantzuteko, Errusiaren aurkako neurri murriztaileen bosgarren multzoa onartu du Europako Batzordeak. Zehapen horiek, aurreko lau multzoetako neurriekin batera, lagungarriak izanen dira Kremlinen gaineko presio ekonomikoa areagotzeko eta Ukrainako inbasioa finantzatzeko duen gaitasuna ahultzeko. Neurri berrien artean, esportazioaren debeku espezifikoak eta inportazioaren debekuen hedapena nabarmentzen dira.

EBko 2022ko Aste Berdea

EBko 2022ko Aste Berdea

Astelehena, 4 de Apirila de 2022

EBko Aste Berdea aukera bat da urtero Europako ingurumen politika eztabaidatzeko arduradun politikoekin, ingurumen arduradun nagusiekin eta Europan eta Europaz haraindi dauden alderdi interesdunekin. Aurtengo edizioak Europako Itun Berdea du ardatz, hau da, EBren hazkunde jasangarri eta eraldatzailearen estrategia, Europa 2050erako klimatikoki neutroa izan dadin eta baliabideak modu eraginkorrean erabil ditzan. EBko 2022ko Aste Berdea 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 5era izanen da.

Itun berdea: proposamen berriak, produktu guztiak jasangarriak izan daitezen eta Europa baliabideen arloan gero eta independenteagoa izan dadin

Itun berdea: proposamen berriak, produktu guztiak jasangarriak izan daitezen eta Europa baliabideen arloan gero eta independenteagoa izan dadin

Osteguna, 31 de Martxoa de 2022

Batzordeak Europako Itun Berdearen proposamen sorta bat aurkeztu du, produktu guztiak jasangarriak izan daitezen EBn, negozio-eredu zirkularrak sustatzeko eta kontsumitzaileak trantsizio ekologikorako gaitzeko. Proposamen horien artean nabarmentzen dira arau berriak, EBn merkaturatutako ondasun fisiko ia guztiek ingurumena, moda azkarraren aurkako borroka eta eraikuntza-produktuen barne-merkatuaren estimulazioa gehiago errespetatzeko.

Ekonomia zirkularra: Europako Batzordeak kontsumitzaileendako eskubide berriak proposatzen ditu, bai eta zuriketa ekologikoaren debekua ere

Ekonomia zirkularra: Europako Batzordeak kontsumitzaileendako eskubide berriak proposatzen ditu, bai eta zuriketa ekologikoaren debekua ere

Osteguna, 31 de Martxoa de 2022

Arauak eguneratzeari esker, bermatuko da kontsumitzaileek, produktuak erostean, erabaki informatuak hartu ahal izatea, bai eta ingurumena errespetatzen dutenak ere. Kontsumitzaileek eskubidea izanen dute jakiteko produktu batek zenbat iraunen duen eta, beharko balitz, nola konpon daitekeen. Gainera, arauek kontsumitzaileen babesa indartuko dute ingurumen-adierazpen ez oso fidagarrien edo faltsuen aurrean.