EBk osasun publikoa hobetzen laguntzen du, finantzaketa eta legeria ezarriz elikaduraren, eritasunen eta aire garbiaren arloetan, besteak beste. Osasuna gobernu nazionalen ardura da batez ere. EBren zeregina da estatu kideen lana osatzea eta horiei laguntzea osasun politikak hobetzen, desberdinkeriak murrizten eta Europa sozialago baterantz aurrera egiten. Europar Batasunaren osasun publikoko politikak herrialdeei lagundu die baliabideak biltzen eta erronka komunei aurre egiten.
Batzordeak pozik hartzen du Europako Parlamentuaren eta EBko estatu kideen artean Merkatu Digitalen Legeari buruz lortutako akordio politiko azkarra. Araudia, proposamena egin eta urtebete pasatxora adostua, enpresa digital handienen guardia-boterea modu integralean arautzeko lehen ekimenen artean dago.
Europako Batzordeak baldintzen araubide orokorrari buruzko gidalerroak onetsi ditu, EBren aurrekontua zuzenbide estatuaren printzipioen urraketetatik babesteko. Gidalerroek zehatz-mehatz azaltzen dute nola aplikatuko den erregelamendua, EBren finantzaketaren azken hartzaileen eta onuradunen eskubideak babesteko modua barne.
Eskualdeko garapen agentziak biltzen ditu. Ekitaldietan parte hartzeko aukera ematen digu, eta Europako bazkideak bilatzen laguntzen digu Europako eskualdeen arteko proiektuetan parte hartzeko. Eta haien azpiegiturak eta aretoak erabiltzen ditugu norberaren edo Nafarroako eragileen ekitaldietarako. Nafarroako parte-hartzaileak: SODENA
2022/20 (EB) BETEARAZPEN ERREGELAMENDUA, BATZORDEARENA, 2022ko urtarrilaren 7koa, zeinaren bidez ezartzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 536/2014 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak, saiakuntza klinikoen segurtasuna ebaluatzeko estatu kideen arteko lankidetzarako arauak eta prozedurak ezartzeari dagokionez
In vitro diagnostikorako osasun-produktuei buruzko Erregelamendua 2022ko maiatzaren 26tik aurrera aplikatuko da, eta dagoeneko hedatzen joan daiteke, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onetsi baitute. COVID-19a dela eta, atzeratu egin zuten 2017ko In vitro diagnostikorako osasun-produktuei buruzko Erregelamenduaren aplikazioa. Erregelamendu horrek osasun-produktuetarako zenbait baldintza sartzen zituen, eta eginkizun garrantzitsuagoa ematen zien “adostasunaren ebaluaziorako organismo” izenekoei.
Indarrean sartu dira gailu medikoei buruzko EBko arau berriak, arau-esparru moderno eta sendoagoa ezartzen dutenak osasun publikoa eta pazientearen segurtasuna babesteko. Arau berrien aplikazioak urtebeteko atzerapena izan du, koronabirus pandemiaren aurrekaririk gabeko erronkengatik, eta EB osoan ezinbesteko gailu mediko gehiago izateko beharrari heltzen dio.