Automozioa eta mekatronika foroa

Automozioa eta mekatronika

Nafarroan asko dira automozioan lanean ari diren enpresak (BEGd-aren % 5,9) eta, alde handiz, eskualdeko esportazio-sektorerik handiena da (guztizkoaren % 45). Hazkunde eta berrikuntzarako esparruen artean, nabarmentzekoa da osagaien fabrikatzaileen garapena eta balio katean egin duten aurrerakada eta, orobat, mugikortasun iraunkorraren, ibilgailu elektrikoaren eta ibilgailu autonomoaren sustapena, etorkizunerako joera gisa.

Bestalde, eskualdeak baditu makineriaren, elektronikaren eta produkzio sistemen enpresen inguruko fabrikazio aurreratuko gaitasun bereziak; mekatronikan biltzen ditugu horiek guztiak (BEGd-aren % 6,9).

Espezializazio teknologikorik handiena esparru honetan ematen da; izan ere, azken urteetako patenteen ia % 39 ditu eta Nafarroako esportazioen % 24,4.

Sektore honek duen garrantziaren gaineko informazioa Nafarroako 2020 Industria Planean duzu.

Foro honetako partaide izan nahi baduzu, bete ezazu atxikimendu formularioa eta sektore honen gainean Europan dagoen informazioa modu pertsonalizatuan igorriko dizugu. Horretaz gainera, antolatzen diren foro presentzialetan parte hartzeko aukera izanen duzu.

Nabarmenduak

Konektibitatearen integrazio aitzindariak aurrerapausoa dakar gidatze automatizaturako

Konektibitatearen integrazio aitzindariak aurrerapausoa dakar gidatze automatizaturako

Astelehena, 1 de Abuztua de 2022

Errepideko ibilgailuak automatizatu ahal izateko, beharrezkoa da informazioaren eta komunikazioaren teknologien erronkei heltzea, konektibitateari, datuen kudeaketari, zibersegurtasunari eta IKTen azpiegituren arkitekturei dagokienez. Europako funtsekin finantzatutako ICT4CART proiektuak arkitektura bat sortu zuen. Arkitektura horrek bermatzen du ibilgailu autonomoek datu horiei guztiei buruzko informazioa zentzuz, elkarreragingarritasunez eta segurtasunez ateratzea.

Elektrolisi-unitateak, petrolioa fintzeko industria jasangarriagoa izan dadin

Elektrolisi-unitateak, petrolioa fintzeko industria jasangarriagoa izan dadin

Ostirala, 29 de Uztaila de 2022

Energia-kontsumo handiko industriak teknologia berri garbiak bilatzen ari dira, jasangarritasunaren arloan asmo handiko helburuak lortzeko. Hori lortzeko, elektrolisiak funtsezko zeregina izanen du. Elektrolisiak sortutako hidrogeno berdea etorkizun handikoa da erregai fosilak ordezteko eta CO2-aren isuriak murrizteko.  Europako funtsekin finantzatutako MultiPLHY proiektuari esker, aukera hori hurbilago dago.

6 G-rako prestakuntza: etorkizun handiko teknologietako baten analisia

6 G-rako prestakuntza: etorkizun handiko teknologietako baten analisia

Astelehena, 4 de Uztaila de 2022

Herritar ertainentzat, 5G sareak azken muga izan daitezke, baina adituak honako fase hau prestatzen ari dira: haririk gabeko komunikazio-sareen seigarren sorkuntza edo 6G. 6G sareetarako teknologia aitzindarietako bat RISak dira, Europako RISE-6G funtsekin finantzatutako proiektuaren babes partzialarekin egin berri den azterlan batean ikertu direnak.

Errendimendu handiko informatika eta adimen artifizialean oinarritutako «softwarea» izanen dira Europako zeruen alerta azkarreko sistema berriaren euskarri.

Errendimendu handiko informatika eta adimen artifizialean oinarritutako «softwarea» izanen dira Europako zeruen alerta azkarreko sistema berriaren euskarri.

Astelehena, 4 de Uztaila de 2022

Zeru lasaiak ez dira beti hain lasaiak izaten; izan ere, bat-batean sumendiek errautsa botatzen dute edo hareazko ekaitzak kilometro batzuk igotzen dira atmosferan. Etorkizuneko fenomeno atmosferiko kaltegarriek bidaiari, aireportu, aire-linea eta hegazkinetan izan ditzaketen ondorioak arintzeko, ICE4ATM Europako funtsekin finantzatutako proiektuak izen bereko errendimendu handiko informatikako «software» aitzindaria aurkeztu du.

Batzordeak aliantza berri bat sortu du, aireontzi elektrikoak eta hidrogenoz propultsatutakoak gauzatu daitezen

Batzordeak aliantza berri bat sortu du, aireontzi elektrikoak eta hidrogenoz propultsatutakoak gauzatu daitezen

Astelehena, 4 de Uztaila de 2022

Batzordeak ofizialki jarri du abian Zero Emisioko Abiaziorako Aliantza, eta hegazkintzako kideei eskatu die indarrak batu ditzatela emisiorik gabeko aireontzien etorrera prestatzeko. Zero Emisioko Abiaziorako Aliantzaren helburua da hegazkintzako ekosistema prestatzea aireontzi elektrikoak eta hidrogenoz propultsatutakoak zerbitzuan jartzeko, Europako aire-garraioak 2050erako Europako klima-helburuak lortzen lagunduko duela bermatzeko.

Europako garraio-sektorearen deskarbonizazioa

Europako garraio-sektorearen deskarbonizazioa

Astelehena, 20 de Ekaina de 2022

Salgaien eta bidaiarien garraioak Europako karbono-isurketa guztien laurdena inguru sortzen du. Europako funtsekin finantzatutako DTEU proiektuak eredu aurreratu batzuk sortu ditu Europako garraio-sektorerako, CO2 arintzeko neurrien eraginari buruzko froga kuantitatibo zehatzak emateko asmoz. Horrela, arduradun politikoei lagunduko zaie sektore horretarako Europako Batzordearen karbono-isurien helburuak lortzen.