Elikagaien katea foroa

Elikagaien katea

Nafarroan elikadura ekosistemak balio katea ia osoa biltzen du, lehen sektoretik hasita nekazaritzako elikagaien industriara iritsi arte. 2008-2014 aldiko datu agregatuen arabera, handitzen joan dira Nafarroan BEGd-ari egiten dioten ekarpena (+% 11,2): produktibitatea (+% 16,6) eta esportazioak (+% 78,9).

Berariaz sektore horren fase desberdinak garatzera bideratutako zentro teknologikoak daude: Agrobioteknologiako Institutua (IdAB, CSICen barnekoa), Elikagaien Teknologiaren Zentro Nazionala (CNTA) eta Nekazaritzako Industrien Teknologien eta Azpiegituren Institutua (INTIA) Une honetan, bigarren arloa da, automozioaren ondoren, ustiapeneko diru-sarreretan eta hirugarrena esportazioetan.

Foro honen ezinbesteko helburuetako bat da balio katearen barnean lankidetzak indartzea Nafarroan eta, horrela, ekoitzitakoaren esportazioak handitzea eta, horrekin batera, elikadura osasungarri baten aldeko apustua egitea. Sektore honek duen garrantziaren gaineko informazioa Nafarroako 2020 Industria Planean duzu.

Foro honetako partaide izan nahi baduzu, bete ezazu atxikimendu formularioa eta sektore honen gainean Europan dagoen informazioa modu pertsonalizatuan igorriko dizugu. Horretaz gainera, antolatzen diren foro presentzialetan parte hartzeko aukera izanen duzu.

Nabarmenduak

Robotek nekazariei laguntzen diete zeregin errepikakorrak alde batera uzten

Robotek nekazariei laguntzen diete zeregin errepikakorrak alde batera uzten

Astelehena, 1 de Abuztua de 2022

Europako funtsekin finantzatutako ROBS4CROPS proiektuaren helburua da bizkor dadila robotikaren eta automatizazioaren eskala handiko aplikazioa Europako nekazaritzan. Haren helburu nagusiak dira produktibitatea handitzea, efizientzia hobetzea eta ingurumen-jasangarritasuna sustatzea. ROBS4CROPS proiektuaren soluzioa da nekazariei hainbat zereginetan lagun diezaiekeen plataforma robotiko bat, hainbat ingurunetara egokitu daitekeena.

Etorkizuneko kalitatezko elikagaien diseinua

Etorkizuneko kalitatezko elikagaien diseinua

Astelehena, 18 de Uztaila de 2022

Honako hauek definitzen dute elikaduraren arloko gaur egungo egoera: munduko biztanleriaren gorakadaren ondorioz gero eta elikagai gehiago eskatzea, baliabide naturalen eskuragarritasun mugatua eta elikagai askoren galera eta xahuketa. FOODENGINE proiektuak arreta jarri du fruta, barazki eta lekaleen lehengaiak «enginomics»en bidez kalitate handiko elikagai edo elikagai-osagai osasungarri bihurtzeko prozesuan.

Ardiei buruz jakin behar duzun guztia plataforma digital batean

Ardiei buruz jakin behar duzun guztia plataforma digital batean

Astelehena, 11 de Uztaila de 2022

Bulgariako talde operatibo bat web-plataforma bat garatzen ari da baliabideak eta ezagutzak partekatzeko, eta ardi-hazkuntzaren sektoreko alderdi interesdunek esperientziak trukatzeko leku bat sortzeko. Horren barnean sartzen dira nekazariek erronkak gainditzeari buruz dituzten banakako testigantzak, ardi-arrazei buruzko ikerketa zientifikoak, finantzaketa-aukerak eta legeriari buruzko informazioa.

Lekadunen hobekuntza genetikoa bultzatzea

Lekadunen hobekuntza genetikoa bultzatzea

Ostirala, 1 de Uztaila de 2022

Lekadunak proteina ugarikoak izateaz gain eta laborantza-sistemetan nitrogenoa gehitzen laguntzeaz gain, haragiarekiko landare-alternatiba elikagarria dira. Hori dela eta, merkatu hori esponentzialki hazten ari da, eta askok modu berriak bilatzen dituzte landare-jatorriko proteinen ekoizpenaren potentziala aprobetxatzeko. Europako funtsekin finantzatu den EUCLEG proiektuko taldea Europari eta Txinari laguntzen ari da autonomia proteikoaren maila handitzen.

Landareak identifikatzea: ezezaguna dena ezagutaraztea

Landareak identifikatzea: ezezaguna dena ezagutaraztea

Astelehena, 13 de Ekaina de 2022

Europako funtsek finantzatzen dute Plant.ID proiektua, eta Marie Skłodowska-Curie ekintzek babesten dute. Proiektuaren helburua da landareak identifikatzeko erronkak gainditzea. Plant.ID Europako lankidetza-sare bat da, eta bazkide akademikoak eta ez-akademikoak bildu zituen landareak DNA bidez identifikatzeko metodo berri eta modulagarriak garatzeko, identifikazio molekularreko metodo sinplifikatua den aldetik.