Nafarroa Europa mailan ezaguna da jardunbide egokien erreferentzia gisa, bai energia berriztagarrien ekoizpenari dagokionez (hura garatzearen aldeko apustu teknologiko eta enpresarial argia egin du) bai baliabideen kontserbazioari eta ustiapenari eta ingurumenaren kudeaketari dagokienez. Orobat, esan daiteke klima aldaketaren aurkako borroka bere gain hartu dituen konpromiso nagusietako bat dela.
Foru Komunitateak urte batzuk lehenago erdietsi zituen Europaren 2020rako helburuak, eta barnean kontsumitzen dena baino energia elektriko gehiago sortzera iritsi zen. Nafarroan kontsumo elektrikoaren % 80 baino gehiago energia berriztagarrien bidez ekoizten da. 
Gainera, 2008-2013 aldian hirugarren arlo ekonomiko modura kokatu da patenteen kopuruari dagokionez, guztizkoaren % 6,4ra iritsi baita, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalaren (CENER) laguntzarekin.
Helburua energia fosilen (erregaiak) eta lehengaien kontsumoa murriztea da, energia berriztagarrien ekoizpena handituz, eraginkortasun energetikoa hobetuz, eta hondakinen eta baliabide naturalen kudeaketan oinarriturik gorabidean dauden sektoreak sendotuz. Sektore honek duen garrantziaren gaineko informazioa Nafarroako 2020 Industria Planean duzu.
Foro honetako partaide izan nahi baduzu, bete ezazu atxikimendu formularioa eta sektore honen gainean Europan dagoen informazioa modu pertsonalizatuan igorriko dizugu. Horretaz gainera, antolatzen diren foro presentzialetan parte hartzeko aukera izanen duzu.