Europako Batzordearen kontsultak


1 - 12 - 28 elementuak

«CountEmissions EU»: garraioaren emisioak kontabilizatzea

«CountEmissions EU»: garraioaren emisioak kontabilizatzea

Ostirala, 29 de Uztaila de 2022

Ekimen horrek esparru komun bat ezartzen du, garraioan isurtzen diren berotegi-efektuko gasak kalkulatu eta jakinarazteko. Bidaiarien eta salgaien garraioan aplika daiteke. Informazio gardenari esker, zerbitzu-hornitzaileek aukera izanen dute beren emisioak kontrolatu eta murrizteko eta garraio-zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko, eta erabiltzaileek, berriz, aukerarik jasangarriena hautatzeko. Azken eguna: urriaren 17a.

EBko ibilgailuen azterketa teknikoari buruzko neurrien multzoa berrikustea

EBko ibilgailuen azterketa teknikoari buruzko neurrien multzoa berrikustea

Osteguna, 14 de Uztaila de 2022

Ibilgailuen azterketa teknikoak funtsezkoak dira, ez bakarrik bide-segurtasunerako, baita ibilgailuaren bizitza baliagarri osoan zehar ingurumen-jarduna mantentzeko ere. EBn, teknologiaren eta arauen bilakaeraren ondorioz, ibilgailuak gero eta konplexuagoak dira ikuspuntu teknikotik. Erritmoari eusteko, ekimen honen helburua da ibilgailuak ikuskatzeko modua egokitzea. Azken eguna: Irailaren 28a.

Europar Batasuneko Trenbide Agentzia

Europar Batasuneko Trenbide Agentzia

Osteguna, 14 de Uztaila de 2022

Europar Batasuneko Trenbide Agentziak segurtasun-ziurtagiriak eta ibilgailu baliodunen baimenak ematen ditu EBko hainbat herrialdetan, trenbideko trafikoa kudeatzeko Europako sistemaren elkarreragingarritasuna bermatzen du –Europako trenbide-espazio bakarraren garapena erraztuta–, eta trenbide-trafikoaren harmonizazio teknikoa, trenbide-digitalizazioa eta arintasuna bultzatzen ditu, Itun Berdearekin bat etorriz garraio jasangarriaren kuota handituz. Azken eguna: Irailaren 2a.

Abiazioari buruzko gidalerroak

Abiazioari buruzko gidalerroak

Ostirala, 1 de Uztaila de 2022

Aireportuei eta aire-konpainiei Estatuak ematen dizkien laguntzei buruzko 2014ko Zuzentarauek aldi iragankor bat hartzen dute barne (2024ko apirilean amaitzen da). Epe horretan, urtean 3 milioi bidaiari baino gutxiago dituzten aireportuei funtzionamendu-laguntzak eman dakizkieke, merkatu bakarrarekin bateragarritzat jo baitaitezke. COVID-19aren krisiaren ondorioak berreskuratzen hasteko behar den denbora gehigarria kontuan hartuta, Batzordeak aldi iragankor horren luzapen labur bat proposatzen du, arauetan beste aldaketarik sartu gabe. Azken eguna: uztailaren 21a.

Makinistak: EBko egiaztapen-sistema hobetzea

Makinistak: EBko egiaztapen-sistema hobetzea

Osteguna, 16 de Ekaina de 2022

EBko garraio-politikak barne hartzen du makinistak egiaztatzeko sistema harmonizatu bat, zeinak aukera ematen baitie, gutxieneko betekizun jakin batzuetan oinarrituta, EBko gainerako herrialdeetan lan egiteko, edo beste tren-enpresa batera erraz aldatzeko. Ebaluazio baten ondoren, ekimen honek sistema hobetu nahi du, honako hauek bermatuz: etorkizunerako prest egotea; aurrerapen teknologikoaren erritmoari eta nazioarteko bidaien eskariaren gorakadari jarraitzea; eta trenak gidatzeko lanbidea anitzagoa eta erakargarriagoa izatea gazteentzat. Azken eguna: Irailak 1.

Elektronikan substantzia arriskutsuen erabilera murriztea

Elektronikan substantzia arriskutsuen erabilera murriztea

Ostirala, 3 de Ekaina de 2022

EBko arauek mugatzen dute substantzia kaltegarri jakin batzuen erabilera ekipamendu elektriko eta elektronikoetan, giza osasuna eta ingurumena babesteko eta barne merkatuaren funtzionamendu egokia bermatzeko. Ekimenak egungo arauen efizientzia sinplifikatu eta areagotuko du, eta haien aplikazioa hobetuko du. Azken eguna: Ekainaren 16an.

Laguntza eskatzea: Europan hornidura katean erresilientzia sortzeari buruzko inkesta

Laguntza eskatzea: Europan hornidura katean erresilientzia sortzeari buruzko inkesta

Osteguna, 2 de Ekaina de 2022

Egungo egoera geopolitikoan, Europako enpresa anitzek etenaldiak izaten dituzte hornidura katean. ECCPk jakin nahi luke zer ideia dituzten Europako enpresek hornidura katearen erresilientzia garatzeko. European Cluster Collaboration Platform (ECCP) erakundeak antolatu du inkesta, Europako Batzordearen izenean, Enterprises Europe Network sarearekin lankidetzan. Azken eguna: Ekainaren 6a.

Ibilgailu komertzialak  pisuak eta neurriak

Ibilgailu komertzialak pisuak eta neurriak

Osteguna, 5 de Maiatza de 2022

EBko indarreko arauen arabera, errepidean salgaiak edo bidaiariak garraiatzen dituzten EBko merkataritza-ibilgailuek baimendutako pisuak eta neurriak izan behar dituzte. Ekimenak ebaluatuko du ea arauek barne merkatuaren funtzionamendu egokia bermatzen duten eta ibilgailu horien ingurumen portaera hobetzen duten, aldi berean bide segurtasuna zainduz.

Aire segurtasuna

Aire segurtasuna

Osteguna, 5 de Maiatza de 2022

Batzordeak Aire Segurtasuneko Europako Agentzia (ASEA) ebaluatzeko legezko betebeharra du, haren helburuak, mandatua eta eginkizunak betetzeari dagokionez. ASEA sortu eta haren lan metodoak ezarri zituen 2018/1139 (EB) Erregelamenduaren ondorioak ebaluatzen ditu ekimenak, EBko abiazio zibilean segurtasun maila handia bermatzeko.

Merkatu bakarra: EBren tresna berria, larrialdi egoeretan merkatu bakarraren funtzionamendua bermatzeko

Merkatu bakarra: EBren tresna berria, larrialdi egoeretan merkatu bakarraren funtzionamendua bermatzeko

Osteguna, 21 de Apirila de 2022

Merkatu Bakarreko Larrialdi Tresnaren helburua da mekanismo malgu eta gardena ezartzea, merkatu bakarraren funtzionamendua mehatxatzen duten larrialdiei eta krisiei azkar erantzuteko asmoz. Horretarako, EBk krisiei ematen dien erantzunaren koordinazioa, elkartasuna eta koherentzia bermatuko ditu, eta merkatu bakarraren funtzionamendua babestuko du. Azken eguna: 2022ko uztailaren 4a.

Kontsumitzaileak babesteko legeria: mugaz haraindiko aplikazioa

Kontsumitzaileak babesteko legeria: mugaz haraindiko aplikazioa

Osteguna, 21 de Apirila de 2022

Kontsumitzaileak babesteko lankidetzari buruzko erregelamenduaren txostenaren helburuak bi dira: alde batetik, ebaluatzea haren ekarpena eraginkorra ote den  kontsumitzaileak babesteko EBren legeria aplikatzeko orduan; eta, beste aldetik, Europa mailan kontsumitzaileak babesteko lankidetza aplikatzeko sarea indartzeko moduei buruz etorkizunean egin daitezkeen gogoeten berri ematea, mugaz gaindiko aplikazioa hobetzeko, praktika desleialei aurre egiteko eta krisi garaietan sarearen erresilientzia handitzeko. Azken eguna: 2022ko ekainaren 27a. 

Ibilgailuen segurtasuna: serie mugagabe eta laburretarako eta ibilgailu berezi eta guztiz automatizatuetarako betekizun teknikoak

Ibilgailuen segurtasuna: serie mugagabe eta laburretarako eta ibilgailu berezi eta guztiz automatizatuetarako betekizun teknikoak

Asteartea, 5 de Apirila de 2022

Ekimen honek aldatu egiten du 2018/858 (EB) Erregelamenduaren II. eranskina, ibilgailu motordunen eta horien atoien homologazioari eta merkatuko zaintzari buruzkoa. Erregelamenduaren segurtasun orokorrari buruzko erreferentziak eguneratzen ditu, eta betekizun espezifikoak ezartzen ditu serie laburretan fabrikatutako ibilgailuak, ibilgailu bereziak eta gidaririk gabeko ibilgailuak homologatzeko. Gainera, IV. eranskinean, ekoizpenaren adostasun prozeduretan softwarea eguneratzeari buruzko xedapen espezifikoak jasotzen dira. Azken eguna: 2022ko apirilaren 19a.