Merkatu Bakarreko Larrialdi Tresnaren helburua da mekanismo malgu eta gardena ezartzea, merkatu bakarraren funtzionamendua mehatxatzen duten larrialdiei eta krisiei azkar erantzuteko asmoz. Horretarako, EBk krisiei ematen dien erantzunaren koordinazioa, elkartasuna eta koherentzia bermatuko ditu, eta merkatu bakarraren funtzionamendua babestuko du. Azken eguna: 2022ko uztailaren 4a.
EBren legeriak alkoholaren eta edari alkoholdunen fiskalitatea arautzen du. Zerga egiturei buruzko araudia duela gutxi aldatu da, baina zerga bereziaren tasak ez dira aldatu 1992tik. Ebaluazioak aztertuko du alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zerga bereziaren tasek EBko merkatu bakarrak behar bezala funtzionatzen lagundu duten. Azken eguna: 2022ko uztailaren 4a.
Kontsumitzaileak babesteko lankidetzari buruzko erregelamenduaren txostenaren helburuak bi dira: alde batetik, ebaluatzea haren ekarpena eraginkorra ote den kontsumitzaileak babesteko EBren legeria aplikatzeko orduan; eta, beste aldetik, Europa mailan kontsumitzaileak babesteko lankidetza aplikatzeko sarea indartzeko moduei buruz etorkizunean egin daitezkeen gogoeten berri ematea, mugaz gaindiko aplikazioa hobetzeko, praktika desleialei aurre egiteko eta krisi garaietan sarearen erresilientzia handitzeko. Azken eguna: 2022ko ekainaren 27a.
Araubide horiek elikagaien eta edarien izen aitortuak babesten dituzte kopiaren edo iruzurraren aurka, eta produktu horiek herrialde edo eskualde jakin bateko arau zorrotzen arabera egin direla ziurtatzen dute. Araubide horiek indartzeko, ekimen honen helburua da araubide horien barruan ekoizpen jasangarria hobetzea, legeria hobeki betetzea, ekoizleen elkarteek ardura hartzea, Interneteko lapurreta murriztea, EBko eskualde guztietan ekoizleei hobeki egokitzen zaizkien araubideak eskaintzea, EBko elikagai tradizionalak sustatzeko eta babesteko bitartekoak berrikustea eta erregistro prozedurak bizkortzea. Azken eguna: maiatzaren 31.
Batzordeak tresnak eta neurriak jarriko ditu martxan, polinizatzaileen murrizketaren azpian dauden faktore nagusiei aurre egin ahal izateko. Ekimenak Europako Itun Berdearen helburua lortzen lagunduko du: polinizatzaileen gainbehera alderantzikatzea hemendik 2030era, naturari eta gizakiei funtsezko onurak ekartzen jarraituko dutela bermatzeko. Azken eguna: 2022ko ekainaren 9a.
Ekimen honek orientabideak ematen dizkie nekazaritzako ekoizleei eta beste operadore batzuei ebaluatzeko ea jasangarritasun akordioek EBko lehiari buruzko arauen salbuespena emateko baldintzak betetzen dituzten ala ez. Horrek nekazaritzako ekoizle txikiei lagunduko die jasangarritasun estandarrak lankidetzaren bidez lortzen, eta merkatuan duten posizioa hobetuko du. Batzordeak jarraibide horiek onartuko ditu, nekazaritzako produktuen merkatuak modu bateratuan antolatzeko EBren arau berrien arabera.
Arau baterako funtsezkoa den teknologia babesten duten patenteei arauetarako funtsezko patenteak esaten zaie (PEN). Patenteen titularrek konpromisoa hartzen dute beren PENen lizentziak arauaren erabiltzaileei emateko, bidezko, arrazoizko eta diskriminaziorik gabeko baldintzetan. Hala ere, erabiltzaile batzuek egiaztatu dute PEN lizentziak emateko sistema ez dela ez gardena, ez aurreikusgarria, ez eraginkorra. Ekimen honen helburua da lizentziak emateko esparru justu eta orekatua sortzea, eta legegintzako ekintzak eta legegintzakoak ez direnak uztartzen ahal ditu. 2022ko maiatzaren 9a da azken eguna.
Berrikuspen honen helburua da landareen ugalketarako materialei buruzko EBren legeria egokitzea Verdey Ituneko helburu politikoetara, «baserritik mahaira» estrategiara, biodibertsitateari buruzko estrategiara, klima-aldaketara egokitzeko estrategiara, estrategia digitalera eta baso-estrategiara. Era berean, garapen teknikoa, aldaketa klimatikoari aurre egiten dioten nekazaritzako elikagaien sistema jasangarriak eta basoak babestu nahi ditu, biodibertsitatea eta landareen eta basoen baliabide genetikoak kontserbatu, eta merkatu bakarrean merkataritzari oztopoak kendu. Azken eguna: 2022ko martxoaren 27a
Belgikak Batzordeari eskatu dio erabaki dezala kanporatze bidez prentsatutako Capsicumaren olio-erretxinaren printzipio aktiboa duen produktu bat, Belgikako merkatuan katuen eta txakurren aurkako uxagarri gisa erabiltzeko merkaturatzen dena, biozida bat ote den, Europar Batasuneko biozidei buruzko araudiko definizioaren arabera [528/2012 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluaren 1. apartatuaren a) letra]. Erabaki horrek Batzordeak horri buruz duen ikuspegia ezarriko du. Azken eguna: 2022ko apirilaren 5a
Ekimenaren helburua da «nutrizio-profilak» ezartzea. Elikagaietako mantenugaien (hala nola gantzak, azukreak edo gatza) atalaseak dira. Atalase horien gainetik, nutrizio-adierazpenak eta propietate osasungarrien adierazpenak mugatuta daude edo ez daude baimenduta. Ekimen honek nutrizio-adierazpenak eta propietate osasungarrien adierazpenak dituzten elikagaietan jartzen du arreta, eta «baserritik mahaira» estrategiari jarraipena ematen dio. Azken eguna: martxoaren 7a
EBko herrialdeek COVID-19arekin lotuta ezarritako murrizketek zaildu egin dute kontrolak egitea frutak, barazkiak eta esnea banatzeko EBren programaren onuradun diren eskoletan. 2021-2022 ikasturterako, ekimen horri esker EBko herrialdeek beharrezkoak diren urrutiko kontrolak egin ditzakete, adibidez, bideokonferentzia bidez. Azken eguna: 2022ko martxoaren 10a.
Hondakinei buruzko esparru-zuzentarauak osasun publikoa eta ingurumena babesten ditu, hondakinak behar bezala kudeatu daitezela aginduz. Horretarako, EBko hondakinen hierarkia aplikatzen da, eta, haren arabera, hondakinik ez sortzea eta haiek berrerabiltzea lehenesten da, hondakinak balorizatu eta ezabatzearen gainetik. Ekimenak hondakinen kudeaketa hobetuko du; izan ere, hondakinen sorrera murriztuko du, bereziki produktuak edo osagaiak berrerabiliz, eta nahastutako hondakinak murriztuko ditu eta hondakinak berrerabiltzeko edo birziklatzeko prestaketa handituko du.