Europako Batzordearen kontsultak


1 - 12 - 30 elementuak

Elektrizitatearen neurketari eta kontsumoari buruzko datuetarako sarbidea: betekizunak

Elektrizitatearen neurketari eta kontsumoari buruzko datuetarako sarbidea: betekizunak

Ostirala, 29 de Uztaila de 2022

Elektrizitateari buruzko zuzentarauan, Batzordeari eskatzen zaio ezar ditzala elkarreragingarritasun-baldintzak eta prozedura ez-diskriminatzaile eta gardenak, bai neurketari eta kontsumoari buruzko datuak eskuratzeko, bai hornitzailea aldatzeko, eskariari erantzuteko eta beste zerbitzu batzuetarako beharrezkoak diren datuak eskuratzeko. Ekimen horrek neurketari eta kontsumoari buruzko datuei helduko die. Azken eguna: abuztuaren 26a.

«CountEmissions EU»: garraioaren emisioak kontabilizatzea

«CountEmissions EU»: garraioaren emisioak kontabilizatzea

Ostirala, 29 de Uztaila de 2022

Ekimen horrek esparru komun bat ezartzen du, garraioan isurtzen diren berotegi-efektuko gasak kalkulatu eta jakinarazteko. Bidaiarien eta salgaien garraioan aplika daiteke. Informazio gardenari esker, zerbitzu-hornitzaileek aukera izanen dute beren emisioak kontrolatu eta murrizteko eta garraio-zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko, eta erabiltzaileek, berriz, aukerarik jasangarriena hautatzeko. Azken eguna: urriaren 17a.

Biodibertsitatea babestea: natura lehengoratzeko helburuak, EBren biodibertsitateari buruzko estrategiaren esparruan

Biodibertsitatea babestea: natura lehengoratzeko helburuak, EBren biodibertsitateari buruzko estrategiaren esparruan

Ostirala, 1 de Uztaila de 2022

Denok gaude biodibertsitatearen mende; hala ere, inoiz ez bezalako erritmoan desagertzen ari da. Ekimen hori EBren Biodibertsitateari buruzko 2030erako Estrategian iragarritako funtsezko neurrietako bat da. Natura lehengoratzeko helburuak proposatuko ditu, juridikoki lotesleak izanen direnak eta inpaktuaren ebaluazio baten mende egonen direnak. Ekimenak Biodibertsitateari buruzko 2030erako Estrategiaren helburua lortzen lagunduko du: Europako biodibertsitatea lehengoratzeko bidean jartzea. Azken eguna: abuztuaren 22a.

Energia berriztagarrien kuota kalkulatzeko metodoa, koprozesamenduaren kasuan

Energia berriztagarrien kuota kalkulatzeko metodoa, koprozesamenduaren kasuan

Ostirala, 1 de Uztaila de 2022

Energia-iturri berriztagarriei buruzko zuzentarauak bioerregaien erabilera sustatzen du EBn, garraioaren sektorean berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko. Ekimen honen helburua da eraldatutako biomasatik eta erregai fosiletatik eratorritako garraiorako bioerregaiaren eta biogasaren kuota zehazteko metodologia ezartzea prozesu berean (koprozesamendua). Ekimen hori erregelamendu delegatu batean zehaztuko da. Azken eguna: uztailaren 20a.

 

Industriaren emisioak: EBren arauak eguneratzea

Industriaren emisioak: EBren arauak eguneratzea

Osteguna, 16 de Ekaina de 2022

Ekimen horren bidez, industriaren emisioei buruzko EBren arauak eguneratu nahi dira, industriak EBko ingurumena hobetzen jarrai dezan. Helburua da industriak EBko ekonomia jasangarriagoa eta ingurumen garbiagoa sortzen duten teknikak erabiltzea, osasun publikoaren mesedetan. Horrela, ekimenak Europako Itun Berdeak zero kutsadura lortzeko duen helburua babesten du, baita energiaren, klimaren eta ekonomia zirkularraren arloko EBren politikak ere. Azken eguna: Ekainak 23.

EBren legeria EBk Errusiako erregai fosilekiko duen mendekotasuna desagertzeko

EBren legeria EBk Errusiako erregai fosilekiko duen mendekotasuna desagertzeko

Osteguna, 16 de Ekaina de 2022

Proposamena Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren markoan oinarritzen da, behar bezala funtzionatzen baitu, EBk Errusiako erregai fosilekiko mendekotasuna murrizteko egiten dituen ahaleginak bizkortzeko behar diren neurriei laguntza gehigarria emateko, COVID-19aren krisitik suspertzearen arrakasta bermatzeko asmoz, Mekanismoaren helburu orokor eta espezifikoarekin bat etorriz. Gainera, REPowerEU programako kapituluen kontzeptua sartzean, proposamenak koordinazioa eta sinergiak sustatzen ditu SEMaren kargura babestutako neurrien eta beste iturri batzuek (funts nazionalak barne) finantzatutako beste ekintza batzuen artean. Azken eguna: Uztailak 20.

Xurgagailuei aplika dakizkiekeen diseinu ekologikoko baldintzak

Xurgagailuei aplika dakizkiekeen diseinu ekologikoko baldintzak

Ostirala, 3 de Ekaina de 2022

2013an, EBk xurgagailuei buruzko diseinu ekologikoko neurri bat hartu zuen, energia-efizientziako gutxieneko baldintzak ezartzen zituena. Horrek berekin ekarri zuen kontsumitzaileek energia asko aurreztea. Ekimen horrek neurria berrikusiko du aurrerapen teknologikoaren argitan, eta ebaluatu eginen du bateriaz eragindako xurgagailuak eta robot xurgagailuak sartzea komeni den, bai eta xurgagailuen materialetarako eta balio bizitzarako baldintzak ezartzea komeni den ere. Azken eguna: ekainaren 30a.

Elektrizitatea erosteko kontratuak eta baimenak emateko prozedurak

Elektrizitatea erosteko kontratuak eta baimenak emateko prozedurak

Ostirala, 3 de Ekaina de 2022

Ekimen honen helburua energia berriztagarriak ekoizteko proiektuak erraztea da. Energia berriztagarrien proiektuak gauzatzeko oztopo nagusietan jarriko du arreta; esate baterako, baimenak emateko prozeduren iraupena; kokaguneak hautatzeko eta administrazio-baimenak emateko arauen eta prozesuen konplexutasuna; sarera konektatzeko arazoak, eta baimenak emateko ardura duten agintaritzen langile kopurua. Azken eguna: uztailaren 27a.

Laguntza eskatzea: Europan hornidura katean erresilientzia sortzeari buruzko inkesta

Laguntza eskatzea: Europan hornidura katean erresilientzia sortzeari buruzko inkesta

Osteguna, 2 de Ekaina de 2022

Egungo egoera geopolitikoan, Europako enpresa anitzek etenaldiak izaten dituzte hornidura katean. ECCPk jakin nahi luke zer ideia dituzten Europako enpresek hornidura katearen erresilientzia garatzeko. European Cluster Collaboration Platform (ECCP) erakundeak antolatu du inkesta, Europako Batzordearen izenean, Enterprises Europe Network sarearekin lankidetzan. Azken eguna: Ekainaren 6a.

Merkatu bakarra: EBren tresna berria, larrialdi egoeretan merkatu bakarraren funtzionamendua bermatzeko

Merkatu bakarra: EBren tresna berria, larrialdi egoeretan merkatu bakarraren funtzionamendua bermatzeko

Osteguna, 21 de Apirila de 2022

Merkatu Bakarreko Larrialdi Tresnaren helburua da mekanismo malgu eta gardena ezartzea, merkatu bakarraren funtzionamendua mehatxatzen duten larrialdiei eta krisiei azkar erantzuteko asmoz. Horretarako, EBk krisiei ematen dien erantzunaren koordinazioa, elkartasuna eta koherentzia bermatuko ditu, eta merkatu bakarraren funtzionamendua babestuko du. Azken eguna: 2022ko uztailaren 4a.

Kontsumitzaileak babesteko legeria: mugaz haraindiko aplikazioa

Kontsumitzaileak babesteko legeria: mugaz haraindiko aplikazioa

Osteguna, 21 de Apirila de 2022

Kontsumitzaileak babesteko lankidetzari buruzko erregelamenduaren txostenaren helburuak bi dira: alde batetik, ebaluatzea haren ekarpena eraginkorra ote den  kontsumitzaileak babesteko EBren legeria aplikatzeko orduan; eta, beste aldetik, Europa mailan kontsumitzaileak babesteko lankidetza aplikatzeko sarea indartzeko moduei buruz etorkizunean egin daitezkeen gogoeten berri ematea, mugaz gaindiko aplikazioa hobetzeko, praktika desleialei aurre egiteko eta krisi garaietan sarearen erresilientzia handitzeko. Azken eguna: 2022ko ekainaren 27a. 

Neguan EBko gas hornidura bermatzea

Neguan EBko gas hornidura bermatzea

Asteartea, 5 de Apirila de 2022

Kontsulta horren bidez, Europako Batzordeak jakin nahi du herritarrek zer iritzi duten energia biltegiratzeko neurriei buruz, zeinek ahalbidetuko baitute EBko gas hornidura bermatzea neguan. Jasotako iruzkin guztiak laburbilduko ditu Europako Batzordeak, eta Europako Parlamentura eta Kontseilura igorriko ditu, legegintza eztabaida aberatsagoa izan dadin. Azken eguna: 2022ko maiatzaren 26a.