Europako Batzordearen kontsultak


13 - 24 - 28 elementuak

Ibilgailuaren datu, funtzio eta baliabideetarako sarbidea

Ibilgailuaren datu, funtzio eta baliabideetarako sarbidea

Osteguna, 31 de Martxoa de 2022

Ibilgailu modernoek ezaugarriak dituzte, gidatzean sortzen dituzten hainbat datu biltzea ahalbidetzen dutenak. Ekimen honek ibilgailuetan sortutako datuetara sartzeko eta datu horiek erabiltzeko baldintzak ezartzen ditu. Helburua da EBren arau argiak eta lehiakortasunaren aldekoak ahalbidetzea automobilen datuetarako sarbidean oinarritutako zerbitzuetarako, hala nola konponketak eta mantentze-lanak, automobilaren erabilera partekatua, mugikortasuna zerbitzu gisa eta aseguruak.

Jabetza intelektuala: arauetarako funtsezko patenteen esparru berria

Jabetza intelektuala: arauetarako funtsezko patenteen esparru berria

Astelehena, 14 de Martxoa de 2022

Arau baterako funtsezkoa den teknologia babesten duten patenteei arauetarako funtsezko patenteak esaten zaie (PEN). Patenteen titularrek konpromisoa hartzen dute beren PENen lizentziak arauaren erabiltzaileei emateko, bidezko, arrazoizko eta diskriminaziorik gabeko baldintzetan. Hala ere, erabiltzaile batzuek egiaztatu dute PEN lizentziak emateko sistema ez dela ez gardena, ez aurreikusgarria, ez eraginkorra. Ekimen honen helburua da lizentziak emateko esparru justu eta orekatua sortzea, eta legegintzako ekintzak eta legegintzakoak ez direnak uztartzen ahal ditu. 2022ko maiatzaren 9a da azken eguna.

Garraio jasangarria: garraio konbinatuari buruzko Zuzentarauaren berrikuspena

Garraio jasangarria: garraio konbinatuari buruzko Zuzentarauaren berrikuspena

Astelehena, 14 de Martxoa de 2022

Garraio konbinatuari buruzko Zuzentarauak babesten du salgaien errepide-garraiotik isurtze maila txikiagoa duten garraioetarako trantsizioa egitea, hala nola barneko bide nabigagarrietara, eta itsasoko eta trenbideko garraioetara. Europako Itun Berdeak dei egin du anbizio handiagoa izateko eta «kutsatzen duenak ordaintzen du» eta «erabiltzen duenak ordaintzen du» printzipioak aplikatzeko. Hori kontuan hartuta, ekimen honek berrikusiko du zein garraio jardun babestu behar diren eta, horri dagokionez, zein babes neurri izanen diren eraginkorrenak. 2022ko maiatzaren 30a da azken eguna.

Garraio jasangarria: garraio konbinatuari buruzko Zuzentarauaren berrikuspena

Garraio jasangarria: garraio konbinatuari buruzko Zuzentarauaren berrikuspena

Osteguna, 10 de Martxoa de 2022

Garraio konbinatuari buruzko Zuzentarauak babesten du salgaien errepide-garraiotik isurtze maila txikiagoa duten garraioetarako trantsizioa egitea, hala nola barneko bide nabigagarrietara, eta itsasoko eta trenbideko garraioetara. Europako Itun Berdeak dei egin du anbizio handiagoa izateko eta «kutsatzen duenak ordaintzen du» eta «erabiltzen duenak ordaintzen du» printzipioak aplikatzeko. Hori kontuan hartuta, ekimen honek berrikusiko du zein garraio babestu behar diren eta, horri dagokionez, zein babes neurri izanen diren eraginkorrenak. Azken eguna: 2022ko maiatzaren 30a.

Salgaien eta bidaiarien nazioarteko garraioan trenbideko trafikoaren proportzioa handitzea

Salgaien eta bidaiarien nazioarteko garraioan trenbideko trafikoaren proportzioa handitzea

Osteguna, 10 de Martxoa de 2022

Trenbideen zeregina funtsezkoa da EBko garraioa eraginkorragoa eta jasangarriagoa izan dadin, EBko mugikortasun jasangarri eta adimentsuaren estrategiaren helburuekin bat etorriz. Trenbideko trafikoaren proportzioa handitzeko, trenbide azpiegiturarako sarbidea hobetu behar da, batez ere salgaien nazioarteko garraioari dagokionez. Ekimen horrek neurriak proposatuko ditu kudeaketa eta koordinazioa hobetzeko eta, horrela, trenbideen gaitasuna handitzeko. Azken eguna: 2022ko apirilaren 5a

Ibilgailuen segurtasuna eta egiaztapena. Aldaketak mota homologatzeko txantiloietan eta zenbaki-sisteman

Ibilgailuen segurtasuna eta egiaztapena. Aldaketak mota homologatzeko txantiloietan eta zenbaki-sisteman

Ostirala, 25 de Otsaila de 2022

Ekimen honen xedea da (EB) 2020/683 Erregelamenduan ezarritako txantiloiak aldatzea, zehazki, hauetarako ezarritako txantiloiak: ezaugarrien fitxa, motaren homologazio-ziurtagiria eta motaren homologazio-ziurtagirien zenbaki-sistema. Aldaketa horien helburua da kontuan hartzea 2022ko uztailaren 6tik aurrera aplikatzekoak diren segurtasun orokorrari buruzko erregelamendua eta haren eskuordetutako egintzak eta betearazpen-egintzak. 2022ko martxoaren 21a da azken eguna.

Karbono-isuriak murriztea: ibilgailu astunentzako isurketa-arauak berrikustea

Karbono-isuriak murriztea: ibilgailu astunentzako isurketa-arauak berrikustea

Astelehena, 14 de Otsaila de 2022

Europako Itun Berdearen helburuen artean daude, besteak beste, berotegi-efektuko gasen emisioak gutxienez % 55 murriztea hemendik 2030era, eta neutraltasun klimatikoa lortzea hemendik 2050era. CO2 isuriei buruzko EBren egungo arauak funtsezkoak dira ibilgailu astun berrien emisioak murrizteko. Mugikortasun Jasangarri eta Adimendunerako Estrategian iragarri bezala, Batzordeak arau horiek berrikusiko ditu, eta helburu anbiziotsuagoak ezarriko ditu ibilgailu horien emisioak murrizteko. Azken eguna: 2022ko martxoaren 14a.

Ibilgailu komertzialak, pisuak eta neurriak (ebaluazioa)

Ibilgailu komertzialak, pisuak eta neurriak (ebaluazioa)

Astelehena, 31 de Urtarrila de 2022

EBko indarreko arauen arabera, errepidean salgaiak edo bidaiariak garraiatzen dituzten EBko merkataritza-ibilgailuek baimendutako pisuak eta neurriak izan behar dituzte. Ekimenak ebaluatuko du ea arauek barne-merkatuaren funtzionamendu egokia bermatzen duten eta ibilgailu horien ingurumen-portaera hobetzen duten, aldi berean bide-segurtasuna zainduz. Ondorio horietan oinarrituta, Batzordeak arauzko eta merkatuko edozein hutsune zuzentzeko aukerak ebaluatuko ditu.

Karbono-isuriak murrizteko, berrikusi eginen dira ibilgailu astunentzako isurketa-arauak

Karbono-isuriak murrizteko, berrikusi eginen dira ibilgailu astunentzako isurketa-arauak

Astelehena, 20 de Abendua de 2021

Errepideko garraioa zaintzea funtsezkoa da Europako Itun Berdearen helburuak lortzeko; besteak beste, berotegi-efektuko gasen isurketak gutxienez % 55 murriztea 2030erako, eta klimari dagokionez neutraltasuna lortzea 2050erako. Mugikortasun jasangarri eta adimendunaren estrategian iragarri bezala, Batzordeak arau horiek berrikusiko ditu, eta asmo handiagoko helburuak ezarriko ditu ibilgailu horien isurketak murrizteko. Epemuga: 2022ko martxoaren 22a.

Mugikortasun multimodaleko zerbitzu digitalak

Mugikortasun multimodaleko zerbitzu digitalak

Osteguna, 9 de Abendua de 2021

Mugikortasun digital multimodaleko zerbitzuek, hala nola «mugikortasuna zerbitzu gisa» (MaaS) aplikazioek, ibilbide-planifikatzaileek edo txartel-hornitzaileek aukera ematen dute bidaien aukerak, ezaugarriak eta prezioak erkatzeko, eta, kasu batzuetan, mugikortasun-produktuen erosketa errazten dute. Kontsulta publiko honekin, Batzordeak hobeto ulertu nahi du nola erabiltzen dituzten herritarrek eta alderdi interesdunek mugikortasun digital multimodaleko zerbitzuak, eta zer arazo eta oztopo dituzten. 2022ko otsailaren 23a da azken eguna.

Garraioaren emisioak kontabilizatzea: «CountEmissions EU»

Garraioaren emisioak kontabilizatzea: «CountEmissions EU»

Astelehena, 22 de Azaroa de 2021

Ekimen horrek esparru komun bat ezartzen du, garraioan isurtzen diren berotegi-efektuko gasak kalkulatu eta jakinarazteko. Bidaiarien eta salgaien garraioan aplika daiteke. Informazio gardenari esker, zerbitzu-hornitzaileek aukera izanen dute beren emisioak kontrolatu eta murrizteko eta garraio-zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko, eta erabiltzaileek, berriz, aukerarik jasangarriena hautatzeko. Azken eguna: abenduaren 17a.

Beren bizi erabilgarriaren bukaeran dauden ibilgailuak: EBko arauen berrikuspena

Beren bizi erabilgarriaren bukaeran dauden ibilgailuak: EBko arauen berrikuspena

Astelehena, 27 de Iraila de 2021

EBren ingurumen-arauen xedea da ibilgailuen kudeaketa jasangarria bermatzea beren bizi erabilgarriaren bukaeran daudenean. Helburua da automobilek substantzia arriskutsurik ez izatea, eta jada erabiltzen ez diren ibilgailuen pieza eta material gehienak berrerabiltzea edo birziklatzea. Ekimen honen bidez, ibilgailu horien bilketa, tratamendua eta birziklapena hobetu nahi dira. Azken eguna: urriaren 26a.