2022ko irailaren 23an, Europako Eskualdeetako Lantaldeak sariak emanen dizkio eskualde organikorik onenari, hiri organikorik onenari eta biobarrutirik onenari EBren Egun Organikoan. Sariek zazpi kategoria eta zortzi sari dituzte. Helburua da balio-kate organikoan zehar proiektu bikaina, berritzailea, jasangarria eta inspiratzailea garatu duten eragileak sustatzea, ekoizpen eta kontsumo organikorako balio erantsi erreala sortuz.
Women TechEU programa pilotua Horizon Europe EBko ikerketa eta berrikuntza programako Berrikuntzako Europako Ekosistemaren lan-programak finantzatzen du. 75.000 €-ko dirulaguntza eskaintzen du, enpresen berrikuntza eta hazkunde prozesuan lehen urratsetan laguntzeko. Mentoring-a eta coaching-a ere eskaintzen ditu, baita EB osoan sareak sortzeko aukerak ere. Batzordeak dagoeneko iragarri du zeintzuk diren hautatutako lehen enpresak.
Eurekak, haren kluster diren Celtic-Next, Eurogia, Itea, Smart eta Xecs-ekin batera, indarrak batu ditu kluster bakoitzak hartzen dituen eremuetan jasangarritasunaren gaineko alderdiak landuko dituzten nazioarteko lankidetza teknologikoko proiektuen sorrera sustatzeko. 17 herrialdek funts publikoak agindu dituzte, klusterrek hautatutako proiektuak garatu ahal izan ditzaten eskatzaileek. Dei hori jasangarritasun industrialarekin lotutako teknologia guztieri irekia dago.
Europako Batzordeak, Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteak (CESE), Eskualdeen Europako Komiteak (CoR), COPA-COGECA eta IFOAM Organics Europe erakundeek EBren lehen sari organikoak plazaratu dituzte. Sari horiek bikaintasuna aitortuko dute balio-kate organikoan zehar, EBko ekoizpen organikoan aktore onenak eta berritzaileenak sarituz. Eskaerak egiteko aukera 2022ko martxoaren 25etik ekainaren 8ra arte izanen da.
Irekita dago, dagoeneko, "Horizon Impact Award" sariaren hirugarren edizioa. FP7/H2020 proiektu itxien onuradun guztiak gonbidatuta daude sarirako eskabidea aurkeztera 2022ko martxoaren 8a baino lehen, irabazle bakoitzeko 25.000 euroko balioa duen saria eskuratze aldera. Sariaren helburua da EBk ikerketan eta berrikuntzan egiten duen inbertsioaren onura sozioekonomiko zabalak erakustea. Norbanakoei edo taldeei aukera ematen die beren jardunbide eta lorpen onenak erakusteko.
Ekitaldiak proposatzen du aplikazio bat garatzea, datu irekien multzoak erabiltzen dituena eta lau erronka hauetako batera bideratzen dena: 'Europako Itun Berde bat ', 'Gardentasuna kontratazio publikoan', 'EBko kontratazio publikorako aukerak gazteentzat' eta 'Europaren prestaketa aro digitalerako'. Ideiak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 31n amaituko da.
Emakume Berritzaileendako Europar Batasunaren Sariak omendu nahi ditu berrikuntza iraultzaileen atzean dauden emakume ekintzaileak. Hala, Europar Batasunak adierazi nahi digu gero eta emakume berritzaile gehiago, eta emakumeendako eta neskatilendako ereduak behar ditugula. Europar Batasuneko Horizon Europe ikerketa eta berrikuntzarako programak finantzatu du eta Europako Berrikuntza Kontseiluak eta EISMEAk kudeatu dute. Finalistak beren berrikuntzak erabiltzen ari dira askotariko industrietan erronka globalei aurre egiten laguntzeko.
Europako Berrikuntza Kontseiluak 65 enpresa eta ETE berritzaile sortuberri hautatu ditu: 360 milioi euroko finantzaketa jasoko dute punta-puntako berrikuntzak garatzeko. Enpresa bakoitzak 17 milioi euro arteko finantzaketa eskuratuko du kapital sozialeko inbertsioen eta dirulaguntzen bidez, arlo hauetan eginiko berrikuntza aitzindariak garatu eta zabal ditzaten: osasun-laguntzan, teknologia digitaletan, energian, bioteknologian, espazioan eta beste batzuetan.
Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak, 20.000 euroko diru laguntza jarri du abian, bai Europa Gertuago 2021 ibilbidean parte hartzen duten Nafarroako erakundeentzat, bai EBko programa-deialdietara aurkezteko prestatze-ekintzak egiten ari direnentzat.
«Europa Hurbilago» programa sustatzen du AINen eta Nafarroako Unibertsitatearen Enterprise Europe Network (EEN) erakundeak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiarekin eta Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzarekin lankidetzan. Programak aurreikusten du, batetik, berariazko prestakuntza bat enpresa txiki eta ertainek Europar Batasuneko I+G laguntzen deialdietarako egiten dituzten proposamenak hobetzeko, eta, bestetik, bisita bat erakunde ofizialetara (Europako Batzordea), bai eta topaketak egitea ere Belgikako entitateekin, klusterrekin eta intereseko erakunde zein instituzioekin.
European Consumer Food Waste Forum proiektu pilotua garatzen laguntzeko eta kontsumitzaileek elikagaiak alferrik galtzea prebenitzeko, Elikagaien Osasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusia Ikerketarako Zentro Bateratuaren laguntza bilatzen ari da. Alde horretatik, Ikerketarako Zentro Bateratuak ikertzaileen eta profesionalen diziplina anitzeko foro bat ezarri nahi du, kontsumitzaileek elikagaiak alferrik galtzea prebenitzeko. Parte hartzeko azken eguna: 2021eko abuztuaren 12a.