
Horizon Europe: 2021 2022ko argitaratze ofiziala
Osteguna, 1 de Uztaila de 2021
Europako Batzordeak Horizonte Europa programa abiarazi du 2021-2022 aldirako, eta 14.700 milioi euroko finantziazioa eman du guztira.
13 - 21 - 21 elementuak
Europako Batzordeak Horizonte Europa programa abiarazi du 2021-2022 aldirako, eta 14.700 milioi euroko finantziazioa eman du guztira.
Deialdi honen helburua da Nafarroan irabazi-asmorik gabeko enpresek antolatzen dituzten dibulgazio- eta komunikazio-ekintzak finantzatzea. Ekintza horiek ezagutzak zabaldu behar dituzte Europar Batasunaren funtzionamenduari, ezaugarriei, etorkizunerako aurreikuspenei eta harekin zuzenean lotutako beste edozein alderdiri buruz. Deialdi honetarako aurrekontua 30.000 eurokoa da guztira.
EIC Transition deialdia jadanik irekita dago OPEN modalitatean (edozein ideia motarako, edozein sektoretan) eta CHALLENGE (sektore berdea eta osasun sektorea). Deialdia maiatzaren 20an ireki zen, eta epea irailaren 22an amaituko da.
Cross-KIC NEB deialdi honek proiektuaren irtenbideetako bat (CLEAR, RAPID, FURNISH) hautatzeko aukera emango die eskualde, hiri eta erakunde afiliatuei, beren hiri-eraldaketan erronka espezifiko bat bultzatzeko. Deialdiak 90.000 euroko aurrekontua esleituko du; proposamen bakoitzerako, 30.000 euro gehienez ere. Deialdiaren itxiera: 2021eko uztailaren 10a
Azken erabiltzaileen malgutasuna sustatzen eta ahalbidetzen duten konponbideak jorratzea. Proposatutako funtzionalitateen helburua da sareen malgutasunari eta beharrei buruzko kontzientziazioa areagotzea, eragile gehiago merkatuetara erakarriz. Proposamen bakoitzeko gehieneko finantzaketa-eskaera: 60.000 euro. Hautagarritasuna eta partzuergoak: Parte-hartzailearen Identifikazio Kode (PIC) baliozkotua duen edozein legezko erakunde. Azken eguna: 2021eko ekainaren 30a, 17:00etan (CET ordua)
EICk enpresendako (batez ere start-up eta ETEendako) deialdi garrantzitsu batzuk egin ditu alor hauek lantzeko: teknologia disruptibo berriak (EIC Pathfinder – maiatzaren 25a), inpaktuko berrikuntzak eskalatzeko ahalmen handia duten enpresak (EIC Accelerator, Open zein Challenges – ekainaren 16a eta urriaren 6a) eta teknologia berrien ereduen eta negozio-kasuen garapena (EIC Transition – irailaren 22a).
EBko Energia Jasangarriaren Sariek eraginkortasun energetikoaren eta energia berriztagarrien arloan duten berrikuntzagatik nabarmentzen diren pertsonak eta proiektuak aintzatesten dituzte. Energia garbi, seguru eta eraginkorraren arloan urteko proiektu arrakastatsuenen zerrenda batetik hautatuko dira finalistak. Adituen epaimahai batek eta Europako herritarrek emanen dituzte sariak, lau kategoriatan, bozketa publiko bidez. Azken eguna, maiatzaren 17a.
EIC Accelerator finantzaketaren helburua da enpresa emergenteak eta inpaktu handia lortzeko potentziala duten ETEak zabaltzen laguntzea. Finantzaketaren erdia baino gehiago edozein arlotako berrikuntza iraultzaileetara irekita badago ere, 495 milioi euro Europako Itun Berdea babesten duten berrikuntzetara eta teknologia digital eta sanitarioetara bideratzen dira.
Ikerketarako Europako Kontseiluaren hasierako dirulaguntzak diseinatu dira ikertzaile nagusi bikainei beren karreran laguntzeko, beren lantalde edo ikerketa-programa independentea abiarazten ari diren unean. Ikertzaile nagusiek erakutsi behar dute beren proposamen zientifikoa berritzailea, asmo handikoa eta bideragarria dela. Hasierako dirulaguntzetan gehienez ere 1.500.000 euro ematen ahal dira 5 urteko epe baterako. Epea: 2021eko apirilaren 8a 17:00 Bruselako ordua.