Laguntzak, finantzaketa eta sariak


1 - 12 - 14 elementuak

Europan berrikuntza teknologikoa bultzatzeko, emakumeek zuzendutako lehen 50 enpresak hautatu ditu Batzordeak.

Europan berrikuntza teknologikoa bultzatzeko, emakumeek zuzendutako lehen 50 enpresak hautatu ditu Batzordeak.

Astelehena, 21 de Martxoa de 2022

Women TechEU programa pilotua Horizon Europe EBko ikerketa eta berrikuntza programako Berrikuntzako Europako Ekosistemaren lan-programak finantzatzen du. 75.000 €-ko dirulaguntza eskaintzen du, enpresen berrikuntza eta hazkunde prozesuan lehen urratsetan laguntzeko. Mentoring-a eta coaching-a ere eskaintzen ditu, baita EB osoan sareak sortzeko aukerak ere. Batzordeak dagoeneko iragarri du zeintzuk diren hautatutako lehen enpresak.

EU Green Capital eta EU Leaf 2024 sarietarako deialdia egin dute

EU Green Capital eta EU Leaf 2024 sarietarako deialdia egin dute

Astelehena, 14 de Martxoa de 2022

European Green Capital Award programak maila lokalean komunikatu nahi duen mezu orokorra da europarrek hiri eremu osasungarrietan bizitzeko eskubidea dutela. Hortaz, hiriek ahalegina egin behar dute herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta ingurumen globalean duten eragina murrizteko. European Green Leaf Award sortu zen European Green Capital Awardaren arrakastatik eta hiri txikiagoak aitortzeko beharretik. Bi deialdi horiek 2022ko martxoaren 25ean itxiko dira, 23:59an.

Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) babestu egiten du Eureka klusterrak jasangarritasunaren gainean egindako deia

Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) babestu egiten du Eureka klusterrak jasangarritasunaren gainean egindako deia

Ostirala, 25 de Otsaila de 2022

Eurekak, haren kluster diren Celtic-Next, Eurogia, Itea, Smart eta Xecs-ekin batera, indarrak batu ditu kluster bakoitzak hartzen dituen eremuetan jasangarritasunaren gaineko alderdiak landuko dituzten nazioarteko lankidetza teknologikoko proiektuen sorrera sustatzeko. 17 herrialdek funts publikoak agindu dituzte, klusterrek hautatutako proiektuak garatu ahal izan ditzaten eskatzaileek. Dei hori jasangarritasun industrialarekin lotutako teknologia guztieri irekia dago.

Horizonte Inpaktua 2022ko saria

Horizonte Inpaktua 2022ko saria

Astelehena, 14 de Otsaila de 2022

Irekita dago, dagoeneko, "Horizon Impact Award" sariaren hirugarren edizioa. FP7/H2020 proiektu itxien onuradun guztiak gonbidatuta daude sarirako eskabidea aurkeztera 2022ko martxoaren 8a baino lehen, irabazle bakoitzeko 25.000 euroko balioa duen saria eskuratze aldera. Sariaren helburua da EBk ikerketan eta berrikuntzan egiten duen inbertsioaren onura sozioekonomiko zabalak erakustea. Norbanakoei edo taldeei aukera ematen die beren jardunbide eta lorpen onenak erakusteko.

Deia egin da EU-Datathon 2022rako

Deia egin da EU-Datathon 2022rako

Astelehena, 14 de Otsaila de 2022

Ekitaldiak proposatzen du aplikazio bat garatzea, datu irekien multzoak erabiltzen dituena eta lau erronka hauetako batera bideratzen dena: 'Europako Itun Berde bat ', 'Gardentasuna kontratazio publikoan', 'EBko kontratazio publikorako aukerak gazteentzat' eta 'Europaren prestaketa aro digitalerako'. Ideiak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 31n amaituko da.

Iragarri dira Emakume Berritzaileendako Europar Batasunaren aurtengo sariko finalistak

Iragarri dira Emakume Berritzaileendako Europar Batasunaren aurtengo sariko finalistak

Ostirala, 19 de Azaroa de 2021

Emakume Berritzaileendako Europar Batasunaren Sariak omendu nahi ditu berrikuntza iraultzaileen atzean dauden emakume ekintzaileak. Hala, Europar Batasunak adierazi nahi digu gero eta emakume berritzaile gehiago, eta emakumeendako eta neskatilendako ereduak behar ditugula. Europar Batasuneko Horizon Europe ikerketa eta berrikuntzarako programak finantzatu du eta Europako Berrikuntza Kontseiluak eta EISMEAk kudeatu dute. Finalistak beren berrikuntzak erabiltzen ari dira askotariko industrietan erronka globalei aurre egiten laguntzeko.

Europar Batasunak 2021eko Berrikuntzaren Radar sariaren irabazleak iragarri ditu

Europar Batasunak 2021eko Berrikuntzaren Radar sariaren irabazleak iragarri ditu

Astelehena, 8 de Azaroa de 2021

2015etik, Europako Batzordeak Berrikuntzaren Radar saria ematen die Europako funtsekin finantzatutako berritzaile hoberenei. Aurten, hamabi finalistetatik, lau irabazle saritu dira etorkizun handiko lorpenengatik. Azken sari handia MetGen soluzio bioteknologikoen hornitzailearentzat izan da, eta garapen jasangarriko teknologiaren saria berriz, C2CA Technologyrentzat.

Nafarroako enpresendako

Nafarroako enpresendako "Europa Hurbilago" ibilbidearen hirugarren edizioa

Astelehena, 27 de Iraila de 2021

«Europa Hurbilago» programa sustatzen du AINen eta Nafarroako Unibertsitatearen Enterprise Europe Network (EEN) erakundeak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiarekin eta Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzarekin lankidetzan. Programak aurreikusten du, batetik, berariazko prestakuntza bat enpresa txiki eta ertainek Europar Batasuneko I+G laguntzen deialdietarako egiten dituzten proposamenak hobetzeko, eta, bestetik, bisita bat erakunde ofizialetara (Europako Batzordea), bai eta topaketak egitea ere Belgikako entitateekin, klusterrekin eta intereseko erakunde zein instituzioekin.

i4Trust: Lehen deialdia

i4Trust: Lehen deialdia

Ostirala, 9 de Uztaila de 2021

i4Trust EBk finantzatutako empresa inkubatzaile bat da eta inkubazio-programa bat eskaintzen die egoitza EBn duten ETEei, enpresa handixeagoei eta berrikuntza digitaleko zentroei, goranzko esperimentuen bidez DIHak eta Europako enpresak mobilizatzeko eta aipatutako erakundeei datuak trukatzeko teknologia erabilerrazak eta frogatuak erabiltzen laguntzeko.