Women TechEU programa pilotua Horizon Europe EBko ikerketa eta berrikuntza programako Berrikuntzako Europako Ekosistemaren lan-programak finantzatzen du. 75.000 €-ko dirulaguntza eskaintzen du, enpresen berrikuntza eta hazkunde prozesuan lehen urratsetan laguntzeko. Mentoring-a eta coaching-a ere eskaintzen ditu, baita EB osoan sareak sortzeko aukerak ere. Batzordeak dagoeneko iragarri du zeintzuk diren hautatutako lehen enpresak.
Irekita dago, dagoeneko, "Horizon Impact Award" sariaren hirugarren edizioa. FP7/H2020 proiektu itxien onuradun guztiak gonbidatuta daude sarirako eskabidea aurkeztera 2022ko martxoaren 8a baino lehen, irabazle bakoitzeko 25.000 euroko balioa duen saria eskuratze aldera. Sariaren helburua da EBk ikerketan eta berrikuntzan egiten duen inbertsioaren onura sozioekonomiko zabalak erakustea. Norbanakoei edo taldeei aukera ematen die beren jardunbide eta lorpen onenak erakusteko.
Emakume Berritzaileendako Europar Batasunaren Sariak omendu nahi ditu berrikuntza iraultzaileen atzean dauden emakume ekintzaileak. Hala, Europar Batasunak adierazi nahi digu gero eta emakume berritzaile gehiago, eta emakumeendako eta neskatilendako ereduak behar ditugula. Europar Batasuneko Horizon Europe ikerketa eta berrikuntzarako programak finantzatu du eta Europako Berrikuntza Kontseiluak eta EISMEAk kudeatu dute. Finalistak beren berrikuntzak erabiltzen ari dira askotariko industrietan erronka globalei aurre egiten laguntzeko.
Europako Berrikuntza Kontseiluak 65 enpresa eta ETE berritzaile sortuberri hautatu ditu: 360 milioi euroko finantzaketa jasoko dute punta-puntako berrikuntzak garatzeko. Enpresa bakoitzak 17 milioi euro arteko finantzaketa eskuratuko du kapital sozialeko inbertsioen eta dirulaguntzen bidez, arlo hauetan eginiko berrikuntza aitzindariak garatu eta zabal ditzaten: osasun-laguntzan, teknologia digitaletan, energian, bioteknologian, espazioan eta beste batzuetan.
Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak, 20.000 euroko diru laguntza jarri du abian, bai Europa Gertuago 2021 ibilbidean parte hartzen duten Nafarroako erakundeentzat, bai EBko programa-deialdietara aurkezteko prestatze-ekintzak egiten ari direnentzat.
«Europa Hurbilago» programa sustatzen du AINen eta Nafarroako Unibertsitatearen Enterprise Europe Network (EEN) erakundeak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiarekin eta Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzarekin lankidetzan. Programak aurreikusten du, batetik, berariazko prestakuntza bat enpresa txiki eta ertainek Europar Batasuneko I+G laguntzen deialdietarako egiten dituzten proposamenak hobetzeko, eta, bestetik, bisita bat erakunde ofizialetara (Europako Batzordea), bai eta topaketak egitea ere Belgikako entitateekin, klusterrekin eta intereseko erakunde zein instituzioekin.
EU4Health-en 2021 lan-programak honako hauek ditu ardatz: krisien aurreko prestakuntza, gaixotasunen prebentzioa, osasun-sistemak eta pertsonal sanitarioa eta digitala indartzea, minbizia zeharkako lehentasun gisa hartuta. Eskaerak uztailaren 29tik irailaren 15era bitarte aurkezten ahal dira.
Produktu eta zerbitzu berriak merkaturatzea, COVID-19 pandemiaren aurka borrokatzeko. Deialdi irekian hautatutako hirugarrenendako teknologia-hornitzaileek COVID-Xrekin integratu beharko dituzte beren soluzioak, eta COVID-X-en azelerazio-programan sartuko dira, COVID-19 taldearen aurkako borrokan beren soluzioen hedapena eta baliozkotze tekno-ekonomikoa arintzeko asmoz.
Deialdi honen helburua da Nafarroan irabazi-asmorik gabeko enpresek antolatzen dituzten dibulgazio- eta komunikazio-ekintzak finantzatzea. Ekintza horiek ezagutzak zabaldu behar dituzte Europar Batasunaren funtzionamenduari, ezaugarriei, etorkizunerako aurreikuspenei eta harekin zuzenean lotutako beste edozein alderdiri buruz. Deialdi honetarako aurrekontua 30.000 eurokoa da guztira.
EIC Transition deialdia jadanik irekita dago OPEN modalitatean (edozein ideia motarako, edozein sektoretan) eta CHALLENGE (sektore berdea eta osasun sektorea). Deialdia maiatzaren 20an ireki zen, eta epea irailaren 22an amaituko da.