Laguntzak, finantzaketa eta sariak


13 - 22 - 22 elementuak

Nafarroako enpresendako

Nafarroako enpresendako "Europa Hurbilago" ibilbidearen hirugarren edizioa

Astelehena, 27 de Iraila de 2021

«Europa Hurbilago» programa sustatzen du AINen eta Nafarroako Unibertsitatearen Enterprise Europe Network (EEN) erakundeak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiarekin eta Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzarekin lankidetzan. Programak aurreikusten du, batetik, berariazko prestakuntza bat enpresa txiki eta ertainek Europar Batasuneko I+G laguntzen deialdietarako egiten dituzten proposamenak hobetzeko, eta, bestetik, bisita bat erakunde ofizialetara (Europako Batzordea), bai eta topaketak egitea ere Belgikako entitateekin, klusterrekin eta intereseko erakunde zein instituzioekin.

Mila milioi euro Espainiako hiri-garraioa deskarbonizatzeko

Mila milioi euro Espainiako hiri-garraioa deskarbonizatzeko

Osteguna, 23 de Iraila de 2021

Espainiako Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak lehen deialdia ireki du, Suspertze eta Erresilientziarako Plan Nazionaleko 1.000 milioi euro udalen artean banatzeko. Lehen laguntza-programa horren helburu nagusia da hirien deskarbonizazioa bizkortzea, airearen kalitatea hobetzea eta zarata arintzea.

Enpresentzako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntza, EBren politikak eta estrategiak hedatzeko

Enpresentzako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntza, EBren politikak eta estrategiak hedatzeko

Asteartea, 15 de Ekaina de 2021

Deialdi honen helburua da Nafarroan irabazi-asmorik gabeko enpresek antolatzen dituzten dibulgazio- eta komunikazio-ekintzak finantzatzea. Ekintza horiek ezagutzak zabaldu behar dituzte Europar Batasunaren funtzionamenduari, ezaugarriei, etorkizunerako aurreikuspenei eta harekin zuzenean lotutako beste edozein alderdiri buruz. Deialdi honetarako aurrekontua 30.000 eurokoa da guztira.

Horizon Europe - EIC: deialdi irekien errepasoa

Horizon Europe - EIC: deialdi irekien errepasoa

Asteazkena, 19 de Maiatza de 2021

EICk enpresendako (batez ere start-up eta ETEendako) deialdi garrantzitsu batzuk egin ditu alor hauek lantzeko: teknologia disruptibo berriak (EIC Pathfinder – maiatzaren 25a), inpaktuko berrikuntzak eskalatzeko ahalmen handia duten enpresak (EIC Accelerator, Open zein Challenges – ekainaren 16a eta urriaren 6a) eta teknologia berrien ereduen eta negozio-kasuen garapena (EIC Transition – irailaren 22a).

Europako Berrikuntza Kontseiluaren lehenengo deialdiak, mila milioi eurokoak

Europako Berrikuntza Kontseiluaren lehenengo deialdiak, mila milioi eurokoak

Astelehena, 12 de Apirila de 2021

EIC Accelerator finantzaketaren helburua da enpresa emergenteak eta inpaktu handia lortzeko potentziala duten ETEak zabaltzen laguntzea. Finantzaketaren erdia baino gehiago edozein arlotako berrikuntza iraultzaileetara irekita badago ere, 495 milioi euro Europako Itun Berdea babesten duten berrikuntzetara eta teknologia digital eta sanitarioetara bideratzen dira.

Ikerketarako Europako Kontseiluaren deialdia: hasierako dirulaguntzarako proposamenak

Ikerketarako Europako Kontseiluaren deialdia: hasierako dirulaguntzarako proposamenak

Ostirala, 12 de Martxoa de 2021

Ikerketarako Europako Kontseiluaren hasierako dirulaguntzak diseinatu dira ikertzaile nagusi bikainei beren karreran laguntzeko, beren lantalde edo ikerketa-programa independentea abiarazten ari diren unean. Ikertzaile nagusiek erakutsi behar dute beren proposamen zientifikoa berritzailea, asmo handikoa eta bideragarria dela. Hasierako dirulaguntzetan gehienez ere 1.500.000 euro ematen ahal dira 5 urteko epe baterako. Epea: 2021eko apirilaren 8a 17:00 Bruselako ordua.