Espainian ezaguna da Nafarroa dituen osasun zerbitzu bikainengatik. Osasun sektore horrek eta etorkizuneko joerak Nafarroan zientziaren eta teknologiaren aldetik garrantzi handia duen sektore bat elikatzen dute, alegia, sektore biofarmazeutikoa. Sektore horrek oso espezializazio indize altua du, 265 eta 227 (Europako batezbestekoa: 100) bioteknologian eta farmazia produktuetan hurrenez hurren, eta 2008tik 2014ra guztizko patenteen % 8,3 eta % 9,7 izan zuten hurrenez hurren (bigarren sektorea da patenteei dagokienez). 
Zentzu berean, Nafarroak badu ekipamendu medikoaren fabrikazioan eta osasun arloko teknologian ari diren dozena bat enpresa. Sektore honetako produktuak esportatzen dira, gero eta gehiago gainera, eta 2008tik 2014 bitarteko epean patenteen% 3,7 ekoitzi zuen, % 19 handituz aldi horretan.
Industria berritzailea da eta helburu hauek ditu:
- Medikuntza pertsonalizatua garatzea
- Osasun zerbitzuen efizientzia handitzea (eHealth)
Sektore honek duen garrantziaren gaineko informazioa Nafarroako 2020 Industria Planean duzu.
Foro honetako partaide izan nahi baduzu, bete ezazu atxikimendu formularioa eta sektore honen gainean Europan dagoen informazioa modu pertsonalizatuan igorriko dizugu. Horretaz gainera, antolatzen diren foro presentzialetan parte hartzeko aukera izanen duzu.