Europako funtsekin finantzatutako ROBS4CROPS proiektuaren helburua da bizkor dadila robotikaren eta automatizazioaren eskala handiko aplikazioa Europako nekazaritzan. Haren helburu nagusiak dira produktibitatea handitzea, efizientzia hobetzea eta ingurumen-jasangarritasuna sustatzea. ROBS4CROPS proiektuaren soluzioa da nekazariei hainbat zereginetan lagun diezaiekeen plataforma robotiko bat, hainbat ingurunetara egokitu daitekeena.
Honako hauek definitzen dute elikaduraren arloko gaur egungo egoera: munduko biztanleriaren gorakadaren ondorioz gero eta elikagai gehiago eskatzea, baliabide naturalen eskuragarritasun mugatua eta elikagai askoren galera eta xahuketa. FOODENGINE proiektuak arreta jarri du fruta, barazki eta lekaleen lehengaiak «enginomics»en bidez kalitate handiko elikagai edo elikagai-osagai osasungarri bihurtzeko prozesuan.
Bulgariako talde operatibo bat web-plataforma bat garatzen ari da baliabideak eta ezagutzak partekatzeko, eta ardi-hazkuntzaren sektoreko alderdi interesdunek esperientziak trukatzeko leku bat sortzeko. Horren barnean sartzen dira nekazariek erronkak gainditzeari buruz dituzten banakako testigantzak, ardi-arrazei buruzko ikerketa zientifikoak, finantzaketa-aukerak eta legeriari buruzko informazioa.
Lekadunak proteina ugarikoak izateaz gain eta laborantza-sistemetan nitrogenoa gehitzen laguntzeaz gain, haragiarekiko landare-alternatiba elikagarria dira. Hori dela eta, merkatu hori esponentzialki hazten ari da, eta askok modu berriak bilatzen dituzte landare-jatorriko proteinen ekoizpenaren potentziala aprobetxatzeko. Europako funtsekin finantzatu den EUCLEG proiektuko taldea Europari eta Txinari laguntzen ari da autonomia proteikoaren maila handitzen.
Europako funtsek finantzatzen dute Plant.ID proiektua, eta Marie Skłodowska-Curie ekintzek babesten dute. Proiektuaren helburua da landareak identifikatzeko erronkak gainditzea. Plant.ID Europako lankidetza-sare bat da, eta bazkide akademikoak eta ez-akademikoak bildu zituen landareak DNA bidez identifikatzeko metodo berri eta modulagarriak garatzeko, identifikazio molekularreko metodo sinplifikatua den aldetik.
Premiazkoa da karbonoan neutroa den ekonomia lortzeko trantsizioa egitea, kutsadura murrizteko, baliabideen eskasiari aurre egiteko eta hazkunde ekonomikoari laguntzeko. Europako funtsekin finantzatutako SYSTEMIC proiektuaren helburua da etorkizun handieneko teknologiak hautatzea eta biohondakinak balorizatzeko nola aplika daitezkeen erakustea, eskala handiko produktu eta energia ekologiko bihurtuz.
Batzordea datuak biltzen ari da sektore pribatuko erakundeek (elikagai-enpresetako operadoreak, GKEak, ikertzaileak eta akademikoak, etab.) elikagaien xahuketa prebenitzeko abian izan dituzten edo gaur egun dituzten ekimenei buruz, bereziki ekimen horien emaitzei, kostuei eta gizarte- eta ingurumen-onurei buruz. Datu horiek eraginaren ebaluazioaren testuinguruan garatutako modelatze-ariketa baten berri emanen dute, elikagaien xahuketa murrizteko helburuak ezartzeko.
Elikaduraren, nutrizioaren eta osasunaren arloetan lan egin eta ikerketan lider diren Europako erakundeen sarea. Foro proaktibo bat eskaintzen du jardunbide onenen aplikazioari eta eragin sozialari buruz eztabaidatzeko, eta nazioarteko alderdiak errazten ditu ezagutzak trukatzeari eta berrikuntzari dagokienez, Europar Batasunaren barruan zein kanpoan. Nafarroako parte-hartzaileak: Elikagaien Segurtasunaren eta Teknologiaren Zentro Nazionala.
FOODRUS proiektuak Kooperazio eta Lankidetza Sarea sortu du beste 30 proiektu eta ekimenekin, zeinek elikagaiak hondatzea eta alferrik galtzea eragozteko lan egin baitute edo lan egiten ari baitira, kide diren 4 proiektuak barne. Proiektu horiekin, FOODRUS programaren helburua da eztabaida tematikoak garatzea elikagaiak hondatzea eta alferrik galtzea eragozteko tresnei eta ikuspegiei buruz.
Itsasoko produktuen prozesamenduak ur-bolumen handia behar du produktu horiek garraiatzeko, garbitzeko eta kontserbatzeko. Halaber, energia kantitate handia behar du elikatzeko, hozteko, egosteko, lehortzeko eta esterilizatzeko ekipoetarako. EBk SeaFoodTomorrow proiektua finantzatzen du, eta proiektuak bi estrategia berritzaileren bidezko ezagutza eskaintzen du kontsumorako prest dauden itsas produktuen prozesamenduari lotuta, energia zein ura aurrezteko.