Europak ekonomia, ingurumen eta gizarte arloko erronka batzuei egin behar die aurre, batez ere Ukrainako krisiari, eta horrek hornidura katean etenaldi larriak ekarri die zenbait enpresari. Horri heltzeko, Enterprise Europe Network erakundeak eta EBko klusterrek The Supply Chain Resilience Platform ezarri dute, enpresei dauden hornidura kateak mantentzen, berregituratzen edo ordezten laguntzeko, bai eta produkzioa abian mantentzeko behar dituzten lehengaiak, piezak, osagaiak eta/edo ondasun edo zerbitzu (erdi)amaituak lortzeko ere.
‘EU FarmBook’ plataforma digitala ideia bikain bat probatzeko garatu da: EBk finantzatutako ikerketa eta berrikuntza proiektuen emaitza ukigarri guztiak bildu eta antolatzen ahal dira? Eta hori erabiltzen erraza den plataforma batean, jakintza praktikoa Europa osoko nekazarien, basozainen eta aholkularien esku jartzen laguntzeko? EBren lehen "online jakintza-gordailuaren" prototipoa EBren aurreko proiektuan garatu zen: EURAKNOS HORIZON 2020.
Nazioarteko sare horrek 41 eskualde ordezkatzen ditu Nazio Batuen erakundean klima-aldaketaren, biodibertsitatearen eta garapen jasangarriaren arloan. Nafarroako parte-hartzaileak: Nafarroako Gobernua
Ekonomia zirkularraren eta hondakinen kudeaketaren arloko Europako hiri eta eskualdeen elkartea. Sarritan jotzen dugu sare horretara bazkideak edo kontaktuak bilatzeko. Asteko buletinek Nafarroako ekintzak zabaltzen dituzte.
Eskualdeko edo estatuko 220 agintaritza edo gobernu biltzen dituen nazioarteko sarea. Arlo horretako harremanak eta lankidetzak errazten ditu, eta, gainera, zabalkunde handiko plataforma da Nafarroako ekintza eta ekimenetarako. Nafarroako parte-hartzaileak: Nafarroako Gobernua.
Europa online zentroa klusterretan interesa duten alderdientzat (kluster-erakundeak, arduradun politikoak eta klusterren ekosistemarekin lotutako beste alderdi interesdun batzuk) eta erreferentziazko leihatila bakarra Europako homologoekin elkarteak sortu nahi dituzten hirugarren herrialdeetako alderdi interesdunentzat. Nafarroako parte-hartzaileak: AIN, CENER, CLAVNA, NAGRIFOOD eta ATANA.
Irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, Europa osoan eskualdeko garapenerako (ekonomiarako) motor gisa negozio berritzaileak erabiltzen dituzten pertsonen erkidego global bati zerbitzua ematen diona. Nafarroako parte-hartzaileak: CEIN.
Eskualdeko garapen agentziak biltzen ditu. Ekitaldietan parte hartzeko aukera ematen digu, eta Europako bazkideak bilatzen laguntzen digu Europako eskualdeen arteko proiektuetan parte hartzeko. Eta haien azpiegiturak eta aretoak erabiltzen ditugu norberaren edo Nafarroako eragileen ekitaldietarako. Nafarroako parte-hartzaileak: SODENA
Europako ETEei berrikuntzan eta lehiakortasunean laguntzeko tresna nagusietako bat da. Europar Batasunaren lurralde osoko 70 partzuergotan (gutxi gorabehera) eratutako 500 enpresa-erakunde baino gehiago biltzen ditu. Nafarroako parte-hartzaileak: AIN, UNAV.
Elkartearen helburua da pertsonak hobetzea eta haiek berriz trebatzea nekazaritzako elikagaien sektorean, horixe baita Europako ekoizpen- eta fabrikazio-sektorerik handiena. Horren ondorioz, nekazaritzako elikagaien ekosistema erakargarriagoa izanen da gazteendako, eta, aldi berean, etengabeko ikaskuntzaren ikuspegia emanen zaie enpresei eta haien langileei. Elkartearen sinatzaileen artean daude Europar Batasuneko elkarteak, enpresak, erakundeak, unibertsitateak eta federazio nazionalak. Ekosistema horretan sartzen dira, batetik, elikagaiak prozesatzen dituzten familia-haztegiak, mikroenpresak eta enpresa txikiak, eta, bestetik, multinazional handiak.