Sareak eta ekimenak


37 - 48 - 48 elementuak

COST: Europaren lankidetza zientzian eta teknologian

COST: Europaren lankidetza zientzian eta teknologian

Asteazkena, 23 de Otsaila de 2022

Ikerketa-sareen edo COST ekintzen sorrera finantzatzen duen erakundea da. Sare horiek gune ireki bat dira Europa osoko (eta kanpoko) zientzialarien arteko lankidetzarako eta, beraz, ikerketaren eta berrikuntzaren aurrerapenei bultzada ematen diete. Nafarroaren parte-hartzea: NAITEC

Europako Batzordeak Europan algen ekoizpena eta erabilera sustatzeko plataforma bat abiarazi du

Europako Batzordeak Europan algen ekoizpena eta erabilera sustatzeko plataforma bat abiarazi du

Astelehena, 14 de Otsaila de 2022

Europako Batzordea, Klima, Azpiegitura eta Ingurumeneko Europako Agentzia Exekutiboa (CINEA) eta jasangarritasun-aholkularien eta alga-erakundeen partzuergo bat algen arloko alderdi interesdunen Europako plataforma bat abian jartzen ari dira, EU4Algae izenekoa. Plataformaren helburua da algen industria europarraren garapena bizkortzea eta nutriziorako eta bestelako erabileretarako algak sustatzea EBko kontsumitzaileen eta enpresen artean.

Landa-ingurunean garatzen ari diren enpresen foroaren hasiera: EBko landa-eremuen ikuspegia gauzatzea

Landa-ingurunean garatzen ari diren enpresen foroaren hasiera: EBko landa-eremuen ikuspegia gauzatzea

Astelehena, 22 de Azaroa de 2021

Batzordeak Landa Ingurunean Enpresa Sortuberrien Foroari ekin dio, informazioa biltzeko landa-enpresa sortuberrien erronkei eta potentzialari buruz. Europar Batasunaren 2021eko ekaineko landa-eremuetarako epe luzeko ikuspegiaren eta Batzordeak landa-eremuei dagokienez daukan ekintza-planaren esparruan, Landa Ingurunean Enpresa Sortuberrien Foroak laguntzen du landa-komunitateetan ikerketa eta berrikuntza sustatzen eta enpresa-espiritu berritzaileagoa sortzen, gazteak eta talentua duten pertsonak erakartzeko.

Arrainei eta landareei buruzko ikerketa, etorkizuneko elikadura-segurtasunerako

Arrainei eta landareei buruzko ikerketa, etorkizuneko elikadura-segurtasunerako

Asteazkena, 3 de Azaroa de 2021

Ikertzaile batzuek elkarrekin hazi dituzte salikornia eta korrokoia, lehen aldiz, akuaponia esperimentu batean, eta aztertu dute nola hazten den limoi-arraina (seriola dumerili) itsasoko kaioletan; hori guztia Europako funtsekin finantzatutako proiektu baten bidez. Akuaponiaren eremuak landare eta arrainen arteko konbinazio berri bat ekarri digu duela gutxi. Lehenbiziko aldiz, gazitasunarekiko tolerantea den landare bat, salikornia edo itsas zainzuria esaten zaiona, landatu dute korrokoiak (Mugil cephalus) zeuden tangetan; korrokoiak dira mundu osoko kostaldeko uretan egoten den arrain espezie ugari bat.

Munduko polinizatzaile basatien komunitateak salbatzeko premia larria

Munduko polinizatzaile basatien komunitateak salbatzeko premia larria

Ostirala, 29 de Urria de 2021

Safeguar (Safeguarding European wild pollinators) proiektua lau urteko programa bat da, eta haren xedea da arrakalak betetzea polinizatzaile basatien komunitateei buruz dauden datuak bilduz; aldi berean, esperimentuak egiten ari dira naturan bertan, polinizatzaileen komunitateen gainbehera dakarten faktoreen arteko harreman konplexua ulertzeko.

Sentsore berritzaile batek berehalakoan neurtzen du zenbat ur behar duten fruta-arbolek

Sentsore berritzaile batek berehalakoan neurtzen du zenbat ur behar duten fruta-arbolek

Astelehena, 25 de Urria de 2021

Ur-hornidura landareen beharretara egokituko balitz, errendimendua handituko luke horrek, baita dirua aurreztuko ere. Horretarako, Europako funtsekin finantzatutako StemSense proiektuak sentsore bat garatu zuen, fruta-arbolek eta mahatsondoek zenbat ur behar duten neurtzeko. Egungo proiektua izen bereko beste proiektu baten jarraipena da, eta hura ere Europako funtsekin finantzatu zen.

Europako Herritarren Ekimena: Batzordeak baserriko animalientzako kaiolak pixkanaka kentzea proposatuko du

Europako Herritarren Ekimena: Batzordeak baserriko animalientzako kaiolak pixkanaka kentzea proposatuko du

Asteazkena, 14 de Uztaila de 2021

Batzordeak «End the Cage Age» (Akaba ditzagun kaiolak) izeneko Europako Herritarren Ekimenaren (ICE) aldeko erantzuna ematea erabaki du: EB osoko herritarren milioi bat babes baino gehiago jaso dituen seigarren ekimena da. Bere erantzunean, Batzordeak proposamen legegile baten planak aurkeztu ditu, hemendik 2023ra, baserriko animalia batzuentzako kaiolak debekatzeko. Proposamena animalien ongizateari buruzko legediaren berrikuspenaren zati izango da, «Baserritik mahaira» estrategiaren esparruan.

Paper biodegradagarrizko ontzi birziklagarri eta malgua, ekonomia zirkularraren lagun

Paper biodegradagarrizko ontzi birziklagarri eta malgua, ekonomia zirkularraren lagun

Astelehena, 7 de Ekaina de 2021

SHERPACK proiektuak Bioindustrietarako Enpresa Komunaren finantzaketa jaso zuen –EBren eta industriaren arteko elkarte publiko-pribatua–, eta paperezko ontzi malgu bat garatu zuen elikagai lehorretarako, hala nola zerealak edo kafea. Alde batetik, material berritzaile horren geruzek hesi- eta zigilatze-sistema bat eskaintzen dute. Bestetik, zurruntasun handiagoa dute, eta, aldi berean, pisu txikiagoa guztira.

THRIVEk Europako Desafioa iragarri du Europako startup onenak aurkitzeko nekazaritza- eta elikadura-teknologien arloetan

THRIVEk Europako Desafioa iragarri du Europako startup onenak aurkitzeko nekazaritza- eta elikadura-teknologien arloetan

Ostirala, 7 de Maiatza de 2021

Global THRIVE ekimenaren helburua da elikagaien balio-kate osoan beharrezko eraldaketak ahalbidetzea, NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuek (GJH) nabarmendutako funtsezko ekimenei heltzen dieten nazioarteko erronka batzuk biltzen baititu. Europako Itun Berdeko Baserritik Mahaira estrategiarekin ere bat dator THRIVE EUROPA. THRIVE EUROPA desafioaren helburua da Itun Berdean inpaktu handiena duten Europako startup onenak hautatzea.

Soil Mission Support (SMS): ikerketaren eta lurzoruaren eta lurraren gaineko kudeaketaren berrikuntzaren koordinazioa hobetzeko ekimena

Soil Mission Support (SMS): ikerketaren eta lurzoruaren eta lurraren gaineko kudeaketaren berrikuntzaren koordinazioa hobetzeko ekimena

Asteazkena, 7 de Apirila de 2021

SMSak irizpideak identifikatuko ditu laborategi bizietarako eta faroetarako, soluzioak erakusteko xedez. Metodo transdiszplinario bat aplikatuko da eta, horretarako, I + g-ko beharrak aztertuko dira, eta etenak eta lehentasunezko arloak eta esku hartzeko ekintza-motak identifikatuko dira. SMSk arlo hauetako alde interesdunak engaiatuko ditu: nekazaritza eta oihanzaintza, espazioen planifikazioa, lurren erremediatzea, klimaren ekintza eta hondamendien kontrola.

PLOUTOS: nekazaritzako elikagaietarako berrikuntza jasangarrirako proiektu berria

PLOUTOS: nekazaritzako elikagaietarako berrikuntza jasangarrirako proiektu berria

Asteazkena, 3 de Martxoa de 2021

Ploutos-en helburua da aldaketarako aukerak sortzea, nekazaritzako elikagaien sistemaren balio-katean oreka berriz sortzeko, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspuntutik sistema jasangarriago bati buruz joateko. Ploutos-ek sistematan oinarritutako ikusmoldea hartuko du bere gain eta aldaketek balio-katearen edozein puntutan duten inpaktu orokorra aztertuko du. Ulermen osoago eta sakonago bat eskuratuko da horrela. Hori lortzeko, Ploutos-ek Marko Berritzaile Jasangarria erabiliko du.