Clariant kimika enpresak lehen etanol zelulosikoa ekoitzi du Podariko (Errumania) instalazioan, Europako funtsekin finantzatutako SUNLIQUID eta LIGNOFLAG proiektuen finantza laguntzarekin. Erreferentziako instalazioak tokiko nekazaritza-hondakinak prozesatuko ditu urtean berrogeita hamar mila tona etanol zelulosiko inguru ekoizteko, “sunliquid” teknologiaren laguntzarekin.
Energia-kontsumo handiko industriak teknologia berri garbiak bilatzen ari dira, jasangarritasunaren arloan asmo handiko helburuak lortzeko. Hori lortzeko, elektrolisiak funtsezko zeregina izanen du. Elektrolisiak sortutako hidrogeno berdea etorkizun handikoa da erregai fosilak ordezteko eta CO2-aren isuriak murrizteko. Europako funtsekin finantzatutako MultiPLHY proiektuari esker, aukera hori hurbilago dago.
Energia-iturri berriztagarriak klimaren mende daude, eta, ondorioz, aldakorrak dira berez. Europako funtsekin finantzatutako FuturePowerFlow proiektuak «software» berri bat garatu du, energia-fluxua 48 ordu lehenago aurreikus dezakeena. Horri esker, sareen operadoreek modu eraginkorragoan kudea ditzakete beren sistemak.
SUNRISE koordinazio- eta laguntza-ekintza (CSA) asmo handiko proiektu zientifiko eta teknologikoa da, eguzki energia eta gas atmosferikoak (hala nola CO2, ura eta nitrogenoa) aprobetxatzeko helburua duena, energia kontsumo handiko erregai fosilei eta konposatuen sintesi kimikoaren prozesuari alternatiba jasangarria emateko. CSA horren helburua da ibilbide-orri zientifiko eta teknologiko bat ematea, hamar urtean erregai berriztagarrien ekoizpenak prestakuntza teknologikoaren 9. maila (TRL 9) lor dezan, 0,4 euro/l-ko kostuan, eta atmosferako CO2-aren fotobihurketak, berriz, TRL 7.
2020ko urrian, PROSEU aurkeztu zen. Proiektu horrek herritar arruntak ahalduntzen zituen, energia berriztagarrirako Europako trantsizioan funtsezko eginkizuna bete zezaten. Europako prosumitzaileei — beren energia berriztagarria ekoizten eta kontsumitzen duten pertsonei — lagundu al zien trantsizio horren eragile nagusi bihurtzen? Erantzuna da ezen, lan egin zen komunitate askotan, proiektuak benetako eragina izan zuela.
Premiazkoa da karbonoan neutroa den ekonomia lortzeko trantsizioa egitea, kutsadura murrizteko, baliabideen eskasiari aurre egiteko eta hazkunde ekonomikoari laguntzeko. Europako funtsekin finantzatutako SYSTEMIC proiektuaren helburua da etorkizun handieneko teknologiak hautatzea eta biohondakinak balorizatzeko nola aplika daitezkeen erakustea, eskala handiko produktu eta energia ekologiko bihurtuz.
2020ko urrian, "Gizarte zientziek eta giza zientziek energia ikerketan duten zeregina" gaiari buruzko CORDISen Results Pack-ak SMARTEES proiektua aurkeztu zuen. Horretan, energia arloko gizarte berrikuntzen kontzeptua aztertu zuen, bai eta berrikuntzok denboran zer bilakaera duten ere. Proiektuak informazio berritzailea ematen lagundu du azaltzeko nola garatzen diren gizarte berrikuntzak eta zer ondorio dituzten tokiko biztanlerian (talde kalteberak barne).
Europako funtsekin finantzatutako S3FOOD proiektuak berrikuntza digitala defendatzen du elikagaien Europako industrian. Tresna digital adimendunak elikagai-enpresa txiki eta ertainei beren energia-kontsumoa murrizten eta, aldi berean, beren produktibitateari eusten laguntzen ari zaizkie. Proiektuaren webgunean argitaratutako albiste baten arabera, horrek % 40ra arteko energia aurrez dezake.
HyperCOG proiektua, Europako funtsek finantzatua, laguntzen ari da etorkizuneko fabrikak sortzen, teknologia digital askori esker. Sistema adimendunak aukera emanen du Europako eraldaketa industrietan ekoizpen errendimendua handitzeko eta emisioak eta energia erabilera murrizteko. 4.0 industria egungo prozesuen berrikuspen osoa bultzatzen ari da, eta mundu digitala eta fisikoa bereizten dituzten lerroak lausotzen ari da.
Europako Batzordeak datu base publiko bat jarri du abian EB osoan; horrek kontsumitzaileei aukera ematen die etxerako produktuen artean alderaketak egiteko, energia efizientziaren arabera eta beste datu batzuen arabera. Milioi bat produktu baino gehiagori buruzko informazio zehatza du Etiketatze Energetikorako Produktuen Europako Erregistroak (EPREL), eta horri esker bide berriak ireki dira EBko kontsumitzaileei energetikoki efizienteagoak izaten laguntzeko.
Sare adimendunek, energia modu eraginkor eta fidagarrian eskuratzeko aukera emateaz gain, emisioak eta energia kostuak murrizten dituzte, eta, horrez gain, ezinbestekoak dira gizarte iraunkor, produktibo eta ekitatibo bat lortzeko. Banaketa sareen kudeatzaileentzako tresna berritzaile batzuek energia jasangarriranzko trantsizio egokia eta arina sustatuko dute. Europako funtsekin inteGRIDy proiektua eta haren partzuergoa finantzatzeak teknologia holistikoen garapena eta proba babestu zituen, BSKek aurrez aurre dituzten erronka tekniko eta komertzialei aurre egiteko.
Europako funtsekin finantzatutako DiBiCoo proiektuak Biogasari eta Gasifikazioari buruzko Enpresa Loturako Plataforma jarri du abian. Online zentro hori doakoa da, eta biogasaren eta biometanoaren teknologiak inportatzen eta esportatzen dituzten herrialdeak jartzen ditu harremanetan. Plataforma datu-base bat da biogasaren eta gasifikazioaren eremuan interesa duten alderdientzat, eta, aldi berean, enpresa loturako zerbitzu bat eta biogasari eta gasifikazioari buruzko ezagutza base bat eskaintzen ditu.