Mapa honek Europako programa batzuen estatistikak aurkezten ditu. Iragazkiak erabil daitezke herrialde jakin batean egiten diren programen zerrenda ikusteko edo bilaketa zehazteko. Hautatutako kanpainen xehetasun guztiak ere ikus daitezke. Gainera, “Proposamena egin duen herrialdearen ikuspegia” izeneko aukera bat dago, herrialde horretako estatistikak ikusteko. Batzordearen kanpainak iragazteko aukera ere badago, horrela Europako Batzordeak berak egin dituen kanpainak ikusteko.
EUPATI Toolbox 2016ko urtarrilean atera zen, eta medikamentuen ikerketari eta garapenari buruzko informazio liburutegi bat du. Toolbox 13 hizkuntzatan dago erabilgarri eta, merkaturatu zenetik, 5,5 milioi erabiltzailek baino gehiagok eskuratu dute informazioa hortik. Berrikuspenen eta kontsulta publikoko prozesu baten bidez, pazienteek sendagaien ikerketan eta garapenean parte hartzeko politiken eta arauen multzoak argitaratu dira.
EMAren eta HTAren erakundeek, biek batera, hainbat arlo jo dituzte Europako beren Erregulazio Ekintza Bateratuaren xedetzat, aurreko EUnetHTAren bidez. Onartu egin da jardueren ezarpenak malgua izan behar duela, halako moduan non lankidetza hori HTA Europako lankidetzari buruzko lege esparru batean txertatzen ahalko baita, hura onetsi ondoren
Plataformaren helburua da tokiko balio-kateak sortzea eta finantzaketa lortzea, hau da, eskualdeei eta industriari laguntzea bioteknologian inbertitzeko aukeren eta eskualde-mailako pizgarri finantzarioen arteko distantzia gainditzen.
Europako ekonomia zirkularraren eremuan interesa duten alderdiak biltzen ditu. Topagune bat ere eskaintzen du, alderdi interesdunek irtenbide eraginkorrak partekatu eta zabaltzeko eta erronka espezifikoei heltzeko. Plataformak zubi-lana egiten du tokiko, eskualdeko eta nazioko ekimenen artean, eta ekonomia zirkularraren aplikazioa babesten du. Nafarroako parte-hartzaileak: AIN
Itsas Eskualde Periferikoen Konferentzia, non Nafarroako Gobernuko hainbat zerbitzuk parte hartzen duten. Ordezkaritzaren bidez, bazkideak bilatzen dira Europako proiektuetan parte hartzeko.