Mapa honek Europako programa batzuen estatistikak aurkezten ditu. Iragazkiak erabil daitezke herrialde jakin batean egiten diren programen zerrenda ikusteko edo bilaketa zehazteko. Hautatutako kanpainen xehetasun guztiak ere ikus daitezke. Gainera, “Proposamena egin duen herrialdearen ikuspegia” izeneko aukera bat dago, herrialde horretako estatistikak ikusteko. Batzordearen kanpainak iragazteko aukera ere badago, horrela Europako Batzordeak berak egin dituen kanpainak ikusteko.
Garapenerako eta Lurralde Kohesiorako Europako Behaketa Sarea finkatu da. Garapenean eta lurralde arteko lankidetzan Europako lurralde-dimentsioa sustatzen du, datuak ematen dituelako eta politika publikoen ezagutza transferitzea eta haien ikaskuntza ahalbidetzen duelako. Nafarroako parte-hartzaileak: Nafarroako Gobernua
Itsas Eskualde Periferikoen Konferentzia, non Nafarroako Gobernuko hainbat zerbitzuk parte hartzen duten. Ordezkaritzaren bidez, bazkideak bilatzen dira Europako proiektuetan parte hartzeko.
Europako ekonomia zirkularraren eremuan interesa duten alderdiak biltzen ditu. Topagune bat ere eskaintzen du, alderdi interesdunek irtenbide eraginkorrak partekatu eta zabaltzeko eta erronka espezifikoei heltzeko. Plataformak zubi-lana egiten du tokiko, eskualdeko eta nazioko ekimenen artean, eta ekonomia zirkularraren aplikazioa babesten du. Nafarroako parte-hartzaileak: AIN
Plataformaren helburua da tokiko balio-kateak sortzea eta finantzaketa lortzea, hau da, eskualdeei eta industriari laguntzea bioteknologian inbertitzeko aukeren eta eskualde-mailako pizgarri finantzarioen arteko distantzia gainditzen.
Europak ekonomia, ingurumen eta gizarte arloko erronka batzuei egin behar die aurre, batez ere Ukrainako krisiari, eta horrek hornidura katean etenaldi larriak ekarri die zenbait enpresari. Horri heltzeko, Enterprise Europe Network erakundeak eta EBko klusterrek The Supply Chain Resilience Platform ezarri dute, enpresei dauden hornidura kateak mantentzen, berregituratzen edo ordezten laguntzeko, bai eta produkzioa abian mantentzeko behar dituzten lehengaiak, piezak, osagaiak eta/edo ondasun edo zerbitzu (erdi)amaituak lortzeko ere.