Adimen artifiziala gai da produktibitatea eta garapen ekonomikoa sustatzeko, eta errotik eraldatzen eta ukitzen ari da herritarrak, enpresak eta zerbitzu publikoak. Eguneroko bizitzan duen nagusitasunak handitzen jarraituko du. Europar Batasunak adimen artifizialaz egiten duen ikerketak segurtasuna, erregulazioa eta etika ditu ardatz nagusi. Horrela, fideltasunez eusten die bere funtsezko balioei, adimen artifizialaren aukerak aprobetxatzeko orduan forma etiko, seguru eta gizakiarengan zentratuak lantzen baititu.
Azterlan hori adituen ikerketaren eta eztabaidetako eta tailerretako parte-hartzeen berrikuspen sakon baten emaitza da, eta arlo akademikoko, gizarte zibileko, administrazio publikoko eta industriako 200 parte-hartzaileren baino gehiagoren iritzia jasotzen du. JRCko ikertzaileek atzera begirako ikuspegi arauemailea erabili zuten; horrek esan nahi du Europako Itun Berdearen helburuak hartu zituztela abiapuntutzat, eta, ondoren, trantsizio berde eta digitaletan dauden aukerak eta oztopoak aztertu zituztela helburu hori lortzeko.
Ibilgailu astunentzako CO2 estandarren erregulazioa arau esparru zabalago bateko elementu bat baino ez da, eta errepideko garraioaren sektorea klimaren aldetik neutrala bihurtzea ahalbidetu beharko luke. Fabrikatzaileak errepideko garraioa azkar deskarbonizatzeko estrategiak ezartzeko bidean daude. Horrek funtsezko aldaketa eskatuko du tren eragilearen teknologietan. Zero isurpeneko ibilgailuak errepideko garraioaren bizkarrezur bihurtu beharko dira, sektoreak deskarbonizazio helburuak lortu nahi baditu.
Nazioarteko Energia Agentziaren (IEA) petrolio-estatistiken azken txostenak, 2022ko martxoko datuak biltzen dituenak, honako hau erakusten du: Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) herrialdeetako petrolio gordinaren, gas naturaleko likidoen eta findegiko lehengaien guztizko produkzioa % 3,0 igo zen 2022ko martxoan, 2021eko martxoarekin alderatuta; findegiko produkzio gordina % 7,4 hazi zen urtetik urtera; eta guztizko produktuen entrega garbiak hazi ziren 2022ko martxoan, 2021eko martxoarekin alderatuta (% 4,0 urtetik urtera).
Global EV Outlook mundu osoko mugikortasun elektrikoaren garapen berriak identifikatu eta aztertzen dituen urtekari bat da. Oraingo edizioak ibilgailu elektrikoetarako baterien hornidura katearen ebaluazio sakona aurkezten du, eta gobernuaren arlo horretako helburuak eta estrategiak aztertzen ditu. Karga azpiegitura garatzeko helburuak ebaluatzen ditu funtsezko eskualdeetan. Halaber, atal bat dakar ibilgailu elektrikoak banaketa sarean sartzeari buruz.
Batteries Europek, baterien ikerketarako eta berrikuntzarako Europako plataformak, balio-kate osoa lantzen duten sei ibilbide-orri teknologiko argitaratu berri ditu, bai eta "baterien kimikaren etengabeko ebaluazio konparatiborako txosten-metodologiak" izeneko dokumentu bateratu bat ere. 6 ibilbide-orriek honako gai hauek lantzen dituzte: teknologia berriak eta sortzen ari direnak, lehengaiak eta birziklatzea, material aurreratuak, gelaxken diseinua eta fabrikazioa, aplikazio eta integrazio mugikorra, eta aplikazio eta integrazio egonkorra.
NBEren Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) txosten batean finkatu du zein neurri hartu behar diren berotze globala gelditzeko, gure planetan inpaktu konponezinak saihesteko eta Parisko Akordioaren helburua betetzeko (tenperatura globalaren igoera 1,5 ºC-ra mugatzea mende honen amaierarako). Munduko klimaren arloan onenetarikoak diren ehunka zientzialariren ekarpenak biltzen ditu txostenak, eta erakusten du negutegi efektuko gasen emisio globalak gora eta gora doazela.
Mapa hori ARCADE Coordination and Support Action erakundeak argitaratu du, eta EBk finantzatzen du. Haren helburua da Europako CCAM ekimenen deskribapen orokor osoa egitea eta 27 estatu kideetan, Erresuma Batuan eta EFTAko herrialdeetan zer probatzen ari den, non eta nork probatzen duen erakustea. Mapaketa horrek ekimenen arteko sinergiak, gainjartzeak eta osagarritasunak identifikatzen laguntzen du, eta, beraz, plangintza eta lerrokatze hobeak ahalbidetzen ditu, Europan CCAM modu koordinatu eta harmonizatuan hedatzeko.
Batteries European Partnership Association elkarteak (BEPA) urteko lehen jarduera-txostena argitaratu du elkartearen kudeaketa arintzeko eta finkaturiko balio eta xedeak betetzeko ibilbide-orria hobeki finkatzeko. Dokumentuan BEPAren arrakastak nabarmendu dira, sakon azalduz zer-nolakoa izan den 2021eko jarduera orokorra eta elkartea abiatu zenean finkaturiko helburuak lortzeko egindako lana monitorizatuz eta jardun horri buruzko informazioa bilduz.
Transitions Performance Index-ek EBko estatu kideak eta beste 45 herrialde sailkatzen ditu, 2011 eta 2020 bitartean jasangarritasun maila bidezkoa eta oparoa lortzeko bidean aurreratukoaren arabera. Txostenak, halaber, aurrerapen orokorra erakusten du lau trantsizio espezifikotan (ekonomikoa, soziala, ingurumenekoa eta gobernantzakoa). Trantsizio horiek EBren agenda politikoa eta Nazio Batuen Erakundeko Garapen Jasangarrirako Helburuak jasotzen dituzte. Indizeak berretsi du EBko ia herrialde guztiek ongi egin dutela aurrera azken hamarkadan.
Europako Batzordeak normalizazio estrategia berri bat argitaratu du estandar globaletan Europaren lidergoa bermatzeko, ekonomia berdean eta digitalean inbertsioak bultzatzeko eta teknologia berriek dituzten erronketarako prestatzeko. Helburu horiek lortzeko, estrategiak Europako normalizazio prozesuak laburtu nahi ditu, eta Europako normalizazio sistemaren gobernantza hobetu.
Adostasun handia dago Europako hazkunde ekonomikoaren eredurako lehentasunei buruz, trantsizio berdea eta digitala barne, eta EBren erresilientzia ekonomiko eta soziala hobetzeko premiari buruz, bai eta etorkizuneko krisietarako gure prestakuntzari buruz ere. Dokumentu honetan, Batzordeak hazkunde justu eta inklusiboaren eta jasangarritasun lehiakorraren helburuak batera sustatzeko lehentasunak nabarmentzen ditu.