Azterlan hori adituen ikerketaren eta eztabaidetako eta tailerretako parte-hartzeen berrikuspen sakon baten emaitza da, eta arlo akademikoko, gizarte zibileko, administrazio publikoko eta industriako 200 parte-hartzaileren baino gehiagoren iritzia jasotzen du. JRCko ikertzaileek atzera begirako ikuspegi arauemailea erabili zuten; horrek esan nahi du Europako Itun Berdearen helburuak hartu zituztela abiapuntutzat, eta, ondoren, trantsizio berde eta digitaletan dauden aukerak eta oztopoak aztertu zituztela helburu hori lortzeko.
Ikerketan eta berrikuntzan inbertitu behar da, EBko elikagai-sistemen erresilientzia eta epe luzeko jasangarritasuna bermatzeko. Txosten honek EBko elikagai-sistemen ikerketa eta berrikuntzako inbertsio-mailen (I+i) azterketa konparatibo baten emaitza nagusiak aurkezten ditu, I+b publikoan eta pribatuan egindako inbertsioa kontuan hartuta, bai estatu mailan, bai EBn.
Europako Batzordeak mantenugaietarako nekazaritza-jasangarritasuneko tresna (FaST) garatzea helburu duen azterlan baten emaitzak argitaratu ditu. FaST delakoa nekazaritzarako tresna digitala da eta mugikor, tableta zein ordenagailuetan erabiltzen ahal da. Lehendik dauden datuak nekazariek eskuz sartzen dituzten datuekin uztartuta, laboreak ongarritzeari buruzko aholku pertsonalizatuak emanen ditu, mantenugaiak kudeatzeko plan baten bitartez.
Online tailer interaktibo horren helburuak honako hauek izan ziren: finken errendimendua hobetzeko asmoz finketako datuak bildu eta erabiltzen dituzten proiektu eta ekimen arrakastatsuen balantzea egitea; finken datuak biltzeko eta horiek nekazaritza ekoizpenerako erabiltzeko interesa duten alderdien zeregina aztertzea; eta ustiategietan datuak biltzeko, erabiltzeko eta trukatzeko jardunbide onenak trukatzeko aukera eskaintzea.
NBEren Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) txosten batean finkatu du zein neurri hartu behar diren berotze globala gelditzeko, gure planetan inpaktu konponezinak saihesteko eta Parisko Akordioaren helburua betetzeko (tenperatura globalaren igoera 1,5 ºC-ra mugatzea mende honen amaierarako). Munduko klimaren arloan onenetarikoak diren ehunka zientzialariren ekarpenak biltzen ditu txostenak, eta erakusten du negutegi efektuko gasen emisio globalak gora eta gora doazela.
IFWCk inkesta bat egin zuen 80 toki baino gehiagotan, eta beste 1.000 kokapenen datuak bildu zituen, jakiteko nola sailkatu eta erabiltzen diren biohondakinak Frantziako elikagaien zerbitzuen eta ostalaritzaren sektoreetan (HaFS). Inkestan parte hartu duten HaFS gune ia guztiek hondakinak sailkatzeko politika badute ere, biohondakinak kasuen % 20an baino gutxiagotan bereizten dira erabat.
Kontsumitzaileek elikagaietan gaur egun duten konfiantza maila ulertzeko, EIT Food-ek “TrustTracker” inkesta egiten du urtero. Trust Report 2021ek adierazi zuen europarren % 47 soilik fidatzen direla elikagaien benekotasunarekin. Horrek esan nahi du kontsumitzaileen ia erdiek ez dutela uste elikagaiak benetakoak edo seguruak direnik, ezta horiei buruz emandako informazioa zintzoa denik ere. Gainera, kontsumitzaileen heren batek soilik uste du elikagaiak modu jasangarrian ekoizten direla.
EPI-AGRIk argitaratutako informazio orri honek erakusten du industria laborantzek merkatu aukera berriak eta nekazaritza sistema jasangarriak ekar ditzaketela, elikagaien ekoizpena ordeztu gabe. 18 adituk taldea osatu zuten, tartean zeudela nekazariak, aholkulariak, ikertzaileak eta industriako langileak. Eta talde horrek bildu zituen, elikagaien ekoizpena ordeztu gabe, Europako nekazaritza lur mota ezberdinetako industria laborantzei lotutako ezagutzak, esperientzia praktiko garrantzitsua eta jardunbide egokiak.
Europako Batzordeak gaur erabaki du ardoen, edari espiritutsuen eta nekazaritzako produktuen adierazpen geografikoen erregimena berrikusteko proposamena egitea. Neurri berriek berekin ekarri beharko lukete EB osoan adierazpen geografikoak gehiago onartzea landa-ekonomiaren mesedetan, eta babes-maila handiagoa lortzea, bereziki online. Kontua da EBko elikagaien estandar altuei eta kalitateari eustea, eta gure kultura-, gastronomia- eta toki-ondarea kontserbatzen eta ziurtatzen dela zaintzea.
Espainiako hegoaldeko barazkien laborantza arriskuan dago, lurzoruan mantenugai gutxi dagoelako; izan ere, nekazaritza intentsiboko urteek lurzoruaren biodibertsitateari eragin diote. Horizonte 2020ko SoildiverAgro proiektuaren kasu-azterketetako batean patatak modu iraunkorrean kudeatzeko jardunbideak probatzen ari dira. Mikroorganismoetan oinarrituriko produktu komertzialak ere aplikatzen ari dira, lurzoruak transmititutako eritasunak eta izurriak gutxitzeko eta mantenugai gehiago izateko eskuragarri.
Transitions Performance Index-ek EBko estatu kideak eta beste 45 herrialde sailkatzen ditu, 2011 eta 2020 bitartean jasangarritasun maila bidezkoa eta oparoa lortzeko bidean aurreratukoaren arabera. Txostenak, halaber, aurrerapen orokorra erakusten du lau trantsizio espezifikotan (ekonomikoa, soziala, ingurumenekoa eta gobernantzakoa). Trantsizio horiek EBren agenda politikoa eta Nazio Batuen Erakundeko Garapen Jasangarrirako Helburuak jasotzen dituzte. Indizeak berretsi du EBko ia herrialde guztiek ongi egin dutela aurrera azken hamarkadan.
EBk ezti-erleen hautaketari buruz Europan inoiz egin den azterlanik handienaren emaitzak argitaratu zituen. Bertan, merkatuan eskuragarri dauden ezti-erleen akaro barroarekiko erresistentzia hazkuntza selektiboaren bidez handitzeko aukerak aztertu zituzten, baita erlezainek erle erresistente horiek eskuratzeko moduak nola hobetu ere. Azkenik, barroarekiko tolerantziarako hautaketa eraginkorra izaten ahal dela frogatu eta ugalketa egiturak nola ezarri behar diren zehaztu zuen.