Txostenak eta argitalpenak


1 - 12 - 28 elementuak

OMEren Kontseilu Zientifikoak txosten bat argitaratu du, genomika zuzen zabaltzea eskatzen duena

OMEren Kontseilu Zientifikoak txosten bat argitaratu du, genomika zuzen zabaltzea eskatzen duena

Astelehena, 1 de Abuztua de 2022

OMEko adituen Kontseilu Zientifikoak lehen txostena argitaratu du genomikarako sarbidea bizkortzeari buruz, munduko osasunaren alde. Txostenak argudiatzen du ezin dela etikoki edo zientifikoki justifikatu baliabide gutxien dituzten herrialdeek herrialde aberatsek baino askoz geroago lortzea teknologia horiek. Txostenak eskatzen du teknologia genomikoetarako sarbidea zabaltzea, batez ere diru-sarrera txikiak eta ertainak dituzten herrialdeetan (LMIC), finantzaketan, laborategiko azpiegituran, materialetan eta gaitasun handiko langileetan dauden gabeziei helduz.

Teknologia digital jasangarriek ahalbidetu lezakete karbono-emisioei dagokienez EB neutroa izatea 2050erako

Teknologia digital jasangarriek ahalbidetu lezakete karbono-emisioei dagokienez EB neutroa izatea 2050erako

Ostirala, 22 de Uztaila de 2022

Azterlan hori adituen ikerketaren eta eztabaidetako eta tailerretako parte-hartzeen berrikuspen sakon baten emaitza da, eta arlo akademikoko, gizarte zibileko, administrazio publikoko eta industriako 200 parte-hartzaileren baino gehiagoren iritzia jasotzen du. JRCko ikertzaileek atzera begirako ikuspegi arauemailea erabili zuten; horrek esan nahi du Europako Itun Berdearen helburuak hartu zituztela abiapuntutzat, eta, ondoren, trantsizio berde eta digitaletan dauden aukerak eta oztopoak aztertu zituztela helburu hori lortzeko.

Osasunerako hiru mehatxu handienen zerrenda aurkeztu du HERAk, prest egon behar baitugu horien aurka egiteko

Osasunerako hiru mehatxu handienen zerrenda aurkeztu du HERAk, prest egon behar baitugu horien aurka egiteko

Asteazkena, 13 de Uztaila de 2022

Europako Batzordearen Osasun Larrialdien aurrean Prestatzeko eta Erantzuteko Agintaritzak (HERA) lehentasunen zerrenda bat aurkeztu du, medikuntzako neurrien testuinguruan EB mailako koordinazioa eskatzen duten osasunerako hiru mehatxu handienak biltzen dituena. Zerrenda horretan sartzen dira potentzial pandemiko handiko patogenoak, mehatxu kimiko, biologiko, erradiologiko eta nuklearrak, eta antibiotikoekiko erresistentziaren ondoriozko mehatxuak.

ECS: goraka ari diren medikuntza arloak

ECS: goraka ari diren medikuntza arloak

Igandea, 3 de Uztaila de 2022

Osasun laguntza aldatzen ari da, gero eta deszentralizatuagoa eta pertsonalizatuagoa da, eta, sendatu beharrean, prebentzioan zentratzen ari da. Osasunaren zaintzaren aldaketa horiek teknologia medikoaren, farmazeutikoaren eta osagai eta sistema elektronikoen industriaren (ECS) arteko mugak lausotzen ari dira. Medikuntza arlo berri horietako askok aukera erakargarriak eskaintzen dituzte ECS industriarentzat, tresna digitaletan, sentsore elektroniko aurreratu eta fotonikoetan, (Bio) MEMSetan eta ECS industriaren bolumen handiko, kalitate handiko eta kostu txikiko ekoizpen-gaitasunetan oinarritzen baitira.

EBren ekimena gaixotasun ez-transmitigarriei (ENT) buruz

EBren ekimena gaixotasun ez-transmitigarriei (ENT) buruz

Ostirala, 1 de Uztaila de 2022

Gaur egun, Europako heriotza guztien bi heren inguru diabetesak, gaixotasun kardiobaskularrek, arnas gaixotasun kronikoek eta buruko nahasmenduek eragiten dituzte. Bizi-itxaropenean desberdintasun handiak daude talde sozioekonomikoen artean EBko herrialdeen barnean. Era berean, EBko herrialdeen artean ere desberdintasun esanguratsuak daude. Osasuna sustatzeko eta prebenitzeko estrategia eraginkorrak behar dira, banakako portaerei helduko dietenak eta aukera osasungarriak emanen dituztenak GPIen prebalentzia eta heriotza-tasa nabarmen murrizteko

Guztiendako osasuna eskubidea lortzeko bidean

Guztiendako osasuna eskubidea lortzeko bidean

Osteguna, 2 de Ekaina de 2022

Klima aldaketak XXI. mendeko erronkarik handiena izaten jarraitzen du, eta ondorio negatibo sakon eta gero eta handiagoak ditu osasun publikoan. Horregatik, EBko Osasun Politiken Plataformaren gaikako sareak aitzina egin nahi du “guztiendako osasuna” eskubidea lortzeko bidean, osasun publikoa eta osasun langile guztiak klima aldaketaren eta osasunaren inguruan gaituz. “Klima ekintza osasun publikoan heztearen eta prestatzearen bidez” atera da.

Osasun publikoaren sektorean eskulana adosteko ibilbide orria

Osasun publikoaren sektorean eskulana adosteko ibilbide orria

Osteguna, 2 de Ekaina de 2022

Herrialde anitzek ahalegindu dira osasun publikoko funtsezko eginkizunak betetzen: pertsonen osasuna hobetzeko eta gaixotze tasa murrizteko modurik errentagarrien, osoen eta jasangarriena. Osasun publikoko langileak ahalegin horren erdigunean daude. Hala eta guztiz ere, ez da kontuan hartu eginkizun horietan esku hartzen duen lan indarrak duen funtsezko zeregina eta inpaktua. Horren ondorioz, desberdintasunak daude herrialdeen eta eskualdeen artean, eta ikuspegi zatikatuak daude osasun publikoaren lan indarra garatzeko politikei, plangintzari, ezarpenari eta monitorizazioari dagokienez.

Nazio Batuen panel zientifikoak inoiz baino larrikiago ohartarazi du emisio globalak urgentziaz murriztu behar direla

Nazio Batuen panel zientifikoak inoiz baino larrikiago ohartarazi du emisio globalak urgentziaz murriztu behar direla

Osteguna, 5 de Maiatza de 2022

NBEren Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) txosten batean finkatu du zein neurri hartu behar diren berotze globala gelditzeko, gure planetan inpaktu konponezinak saihesteko eta Parisko Akordioaren helburua betetzeko (tenperatura globalaren igoera 1,5 ºC-ra mugatzea mende honen amaierarako). Munduko klimaren arloan onenetarikoak diren ehunka zientzialariren ekarpenak biltzen ditu txostenak, eta erakusten du negutegi efektuko gasen emisio globalak gora eta gora doazela.

Arnas birus sintzitialak (ABS) Europako osasun sisteman duen karga

Arnas birus sintzitialak (ABS) Europako osasun sisteman duen karga

Astelehena, 2 de Maiatza de 2022

EHMAk txosten bat argitaratu du, arnas birus sintzitialak (ABS) Europako osasun sisteman duen kargari buruzkoa. Txosten horretan, hauek jasotzen dira: alde batetik, haurren ABSk ospitaleetan eta komunitatean duen kargari buruzko azterlanaren ondorioak; eta, beste aldetik, ABSren infekzioak osasun sistemen jardunean eta arreta medikoko baliabideen erabileran ABSren azken hiru denboraldietan izan duen eragina.

Europako osasungintzako profesionalek eskatu dute errefuxiatuek erraz eskuratu ditzatela txertoak

Europako osasungintzako profesionalek eskatu dute errefuxiatuek erraz eskuratu ditzatela txertoak

Astelehena, 2 de Maiatza de 2022

EUPHA Txertaketarako Koalizioko kidea da. 2022ko Immunizazioaren Astea dela-eta argitaratutako baterako adierazpen horretan azpimarratzen da txertoen onurak leku guztietan eta edonorentzat egon behar direla eskuragarri. Era berean, gogorarazi da gaixotasun immunoprebenigarriak kontrolatzeko ezinbestekoa dela inor atzean ez geratzea, batez ere haurrak.

COVID-19aren epidemiologia, eragina eta erantzunak 2021ean

COVID-19aren epidemiologia, eragina eta erantzunak 2021ean

Astelehena, 2 de Maiatza de 2022

Txosten honek 'COVID-19aren epidemiologia, eragina eta erantzunak' gaiaren mezu nagusiak laburbiltzen ditu, eta osoko bilkura hauek ere bai: 'Pandemiatik ikasi eta hurrengorako prestatu' eta 'Osasun digitalaren aroaren zabaltasunaz eta sakontasunaz jabetu: COVID-19aren pandemiaz harago'. Osasun Publikoari buruzko Europako 14. Konferentziak COVID-19ak berekin dakartzan iraganeko zein etorkizuneko erronka nagusiak nabarmendu zituen, osasun publikoak horiei aurre egin behar baitie.

Klima aldaketa eta ingurumena 2021ean

Klima aldaketa eta ingurumena 2021ean

Astelehena, 2 de Maiatza de 2022

Txosten horrek Osasun Publikoari buruzko Europako 14. Konferentzian klima aldaketari eta ingurumenari buruz egindako saioen laburpena jasotzen du. Europako osasun publikoko erakunde liderra den aldetik, EUPHAren helburua da ikerketa sustatzea eta indartzea ingurumenarekin lotutako gaixotasunen arloan. EUPHAko Ingurumen eta Osasun Atalak uste du osasun publikoaren sektoreko profesional taldeak ekipamendu onena duela arlo horretan erantzuteko eta planifikatzeko gaitasuna handitzeko.