Txostenak eta argitalpenak


1 - 7 - 7 elementuak

Nazio Batuen panel zientifikoak inoiz baino larrikiago ohartarazi du emisio globalak urgentziaz murriztu behar direla

Nazio Batuen panel zientifikoak inoiz baino larrikiago ohartarazi du emisio globalak urgentziaz murriztu behar direla

Osteguna, 5 de Maiatza de 2022

NBEren Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) txosten batean finkatu du zein neurri hartu behar diren berotze globala gelditzeko, gure planetan inpaktu konponezinak saihesteko eta Parisko Akordioaren helburua betetzeko (tenperatura globalaren igoera 1,5 ºC-ra mugatzea mende honen amaierarako). Munduko klimaren arloan onenetarikoak diren ehunka zientzialariren ekarpenak biltzen ditu txostenak, eta erakusten du negutegi efektuko gasen emisio globalak gora eta gora doazela.

Berotegi-efektuko gas fluordunak eta ozono-geruza agortzen duten substantziak pixkanaka murriztea

Berotegi-efektuko gas fluordunak eta ozono-geruza agortzen duten substantziak pixkanaka murriztea

Asteazkena, 6 de Apirila de 2022

Europako Batzordeak bi erregelamendu berri proposatu ditu berotegi-efektuko gas fluordunak eta ozono-geruza (SAO) agortzen duten substantziak zorrotzago kontrolatzeko. Erregelamendu horiek onartzea urrats garrantzitsua izanen litzateke planetako tenperaturaren igoera mugatzeko, Parisko Akordioan ezarritakoaren arabera, eta emisioak gutxienez % 55 murrizten lagunduko luke hemendik 2030era bitartean.Europako Batzordeak bi erregelamendu berri proposatu ditu berotegi-efektuko gas fluordunak eta ozono-geruza (SAO) agortzen duten substantziak zorrotzago kontrolatzeko. Erregelamendu horiek onartzea urrats garrantzitsua izanen litzateke planetako tenperaturaren igoera mugatzeko, Parisko Akordioan ezarritakoaren arabera, eta emisioak gutxienez % 55 murrizten lagunduko luke hemendik 2030era bitartean.

New Transitions Performance Index 2021: Europar Batasunak sendo ageri da jasangarritasuneranzko trantsizioan

New Transitions Performance Index 2021: Europar Batasunak sendo ageri da jasangarritasuneranzko trantsizioan

Astelehena, 21 de Martxoa de 2022

Transitions Performance Index-ek EBko estatu kideak eta beste 45 herrialde sailkatzen ditu, 2011 eta 2020 bitartean jasangarritasun maila bidezkoa eta oparoa lortzeko bidean aurreratukoaren arabera. Txostenak, halaber, aurrerapen orokorra erakusten du lau trantsizio espezifikotan (ekonomikoa, soziala, ingurumenekoa eta gobernantzakoa). Trantsizio horiek EBren agenda politikoa eta Nazio Batuen Erakundeko Garapen Jasangarrirako Helburuak jasotzen dituzte. Indizeak berretsi du EBko ia herrialde guztiek ongi egin dutela aurrera azken hamarkadan.

Estandarizaziorako Europako Batzordearen estrategia berria

Estandarizaziorako Europako Batzordearen estrategia berria

Astelehena, 14 de Martxoa de 2022

Europako Batzordeak normalizazio estrategia berri bat argitaratu du estandar globaletan Europaren lidergoa bermatzeko, ekonomia berdean eta digitalean inbertsioak bultzatzeko eta teknologia berriek dituzten erronketarako prestatzeko. Helburu horiek lortzeko, estrategiak Europako normalizazio prozesuak laburtu nahi ditu, eta Europako normalizazio sistemaren gobernantza hobetu.

Ekonomia berde, digital eta erresiliente baterantz: Europako gure Hazkunde Eredua

Ekonomia berde, digital eta erresiliente baterantz: Europako gure Hazkunde Eredua

Osteguna, 3 de Martxoa de 2022

Adostasun handia dago Europako hazkunde ekonomikoaren eredurako lehentasunei buruz, trantsizio berdea eta digitala barne, eta EBren erresilientzia ekonomiko eta soziala hobetzeko premiari buruz, bai eta etorkizuneko krisietarako gure prestakuntzari buruz ere. Dokumentu honetan, Batzordeak hazkunde justu eta inklusiboaren eta jasangarritasun lehiakorraren helburuak batera sustatzeko lehentasunak nabarmentzen ditu.

IPCC taldearen azken txostenak klima-aldaketaren inpaktu masiboetara egokitzeko premia azpimarratzen du

IPCC taldearen azken txostenak klima-aldaketaren inpaktu masiboetara egokitzeko premia azpimarratzen du

Asteartea, 1 de Martxoa de 2022

Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC) klima-aldaketarekin lotutako inpaktuei, egokitzapenari eta ahultasunei buruzko azken txostena argitaratu du. Txostenak baieztatzen du klima-aldaketak gurekin jarraituko duela eta haren ondorioetako batzuk jada saihestezinak direla. Txosten horren arabera, gizakiek eragindako klima-aldaketak dagoeneko gogorrago eta sarriago eragiten die naturari eta pertsonei, eta lehen uste zena baino eremu geografiko zabalagoan, gainera.

Industria 5.0: Europarako ikuspegi eraldatzailea

Industria 5.0: Europarako ikuspegi eraldatzailea

Osteguna, 13 de Urtarrila de 2022

Politikei buruzko hirugarren txostenean, "Industria 5.0: Europarako ikuspegi eraldatzailea: eraldaketa sistemikoak gobernatzea industria iraunkor baterantz", ESIR-eko aditu-talde independenteak Europako industriaren eraldaketa sakona gomendatzen du Europan trantsizio berdea eta digitala sustatzeko. Eraldaketa horrek babestuko du Europak iraunkorrago, erresilienteago, birsortzaileago eta zirkularrago bihurtzeko duen asmoa, planetaren mugen barrenean bizi den bitartean.